Borrar

Nerabeen suizidioak saihesteko Survive izeneko proiektuan esku hartzen dabil Arabako Unibertsitate Ospitalea

Egitasmo honek gazteei psikoterapia saioak eskaintzean datza, bat astean, eta, orotara sei saio bermatuz, beren buruaz beste egiten saiatu diren 300 gazteri, 13 eta 18 urte bitartekoak

UNAI SARRIUGARTE

Asteazkena, 17 abuztua 2022, 18:52

Comenta

Nerabeen suizidioak saihesteko Survive izeneko proiektuan esku hartzen dabil Arabako Unibertsitate Ospitalea, Espainiako beste zenbait osasun zentrorekin batera. Egitasmo honek gazteei psikoterapia saioak eskaintzean datza, bat astean, eta, orotara sei saio bermatuz, beren buruaz beste egiten saiatu diren 300 gazteri, 13 eta 18 urte bitartekoak.

Saiook pazienteek bere buruaz beste egitearen saiakeraren hamar eguneko tartean hasiko dira. Horrez gain, paziente hauei profesionalek jarraipena egingo diete psikoterapia hasi eta hirugarren, seigarren eta hamabigarren hilabeteetan. Osasun plan honen emaitzok 2023ko urtarrilerako prest izatea espero dituzte. Proiektu hauxe Carlos III Osasun Institutuak diruztatu du, eta, hiru urterako izango da, guztira 800.000 euro joango direlarik bideratuta bertara.

Horrez gain, segurtasun plan bat ere izango dute beren eskura jarraipena jasotzen duten pazienteek. Dokumentu hauxe nerabeekin batera lantzen dute. Hortaz, nerabe hauexek gaizki sentitzen hasten direnean sintomak antzematen jakin ahal izango dituzte.

Une horretan justu gazteek zer egin dezaketen, nahiz erreferentziazko zein profesionalrengana abiatu behar diren jakin ahal izango dute. Ekimen aitzindari honek kolektibo honen artean suizidioa prebenitzea du erronkatzat, hauxe saihesteko Espainiar Estatu osorako plan orokor bat diseinatzeko aurrerapausoa izango delarik.

Survive proiektua, Karolinska Instituak (Suedia) hamarkada batez baino gehiagoz Europako 15 urteko 11.000 ikaslerekin egindako egokitzapena da. 12 herrialdetan, 11 europarretan landu zen, hala nola, Alemanian, Austrian, Eslovenian, Espainian, Estonian, Frantzian, Hungarian, Irlandan, Errumanian eta Suedian, baita Isralen ere. Ikerketa honek aditzera eman zuenez, psikoterapia saiook jarraitu ez zituzten gazteek beren buruaz beste egiteko % 50 ideia gehiago izan zituztela, baita beren buruaz beste egiten saiatzeko % 45 aukera gehiago izan ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Nerabeen suizidioak saihesteko Survive izeneko proiektuan esku hartzen dabil Arabako Unibertsitate Ospitalea

Nerabeen suizidioak saihesteko Survive izeneko proiektuan esku hartzen dabil Arabako Unibertsitate Ospitalea