Muhammad Aliri buruzko 'Boxeo Izarrak' saio berezia, ETB1en
Programa ostiral honetan ikusi ahal izango da. Aliren lau borrokaldi eskainiko dira
Zurekin
Jueves, 29 de octubre 2020, 20:32
'Boxeo Izarrak' saioak Muhammad Ali boxeolariari buruzko saio berezi bat eskainiko du Manu Maritxalarren eta Pedro Mari Goikoetxearen eskutik. Ostiral honetan ikusi ahal izango da. Ali handiak profesional mailan debuta egin zuenetik 60 urte betetzen direla eta, bere borrokaldirik esanguratsuenak eskainiko dira.
Publicidad
Hasteko, 1963an, Henry Cooperen aurka Londresen egindakoa. Ondoren, Alvin 'Blue' Lewisen kontra Dublinen egin zuen borrokaldia eskainiko da. Hirugarren neurketa, Foremanen aurka Kinshasan egin zuen norgehiagoka historikoa izango da eta azkenik, Joe Frazieren aurka jokatu zuen hirugarrena, 'Thrilla in Manila' izenburupean promozionatu zutena. 1975eko borrokaldirik onena izan zela erabaki zuten boxeo adituek.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión