

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
NAHIKARI CAYADO
Jueves, 24 de junio 2021, 20:42
Meryl Streepek 72 urte bete ditu astearte honetan –ekainak 22- eta ez dauka jubilatzeko asmorik. Hollywoodeko marka hautsi zuen 'Los archivos del Pentágono' lanarekin Oscar sarietarako hogeita batgarren izendapena lortu zuenean. Interprete bat bera ere ez da marka horretara hurbiltzen. Jack Nicholson eta Katherine Hepburn dira zerrendan hurrengoak, hamabi izendapenekin hurrenez hurren. Aktorearen inguruko bitxikeria gehiago jakin nahi?
Mary Louise Streep Summiten jaio zen, New Jerseyn, 1949ko ekainaren 22an. 1971n 'The Playboy of Seville' antzezlanarekin debuta egin zuen antzerkian, 'The Deadliest Season' telesailarekin telebistarako jauzia egin zuen eta 1977an zinemara iritsi zen 'Julia' pelikularekin. 1978an Oscar sarietarako bere lehen izendapena jaso zuen 'The Deer Hunter' filmagatik, Espainian 'El cazador' bezala ezagutu zena, non Robert De Nirorekin batera lan egiten zuen. Akademiako hiru sari irabazi ditu momentuz, 'Kramer vs. Kramer' (1979), 'La decisión de Sophie' (1982) eta 'La Dama de hierro' (2011). Bitxikeria moduan, bere lehenengo saria komunean ahaztu zuen galaren ondoren egindako festan.
Beste sari handi bat izan zuen: publikoaren maitasuna, bere emanaldi guzti-guztietan lagundu izan diona. Kontaezinak dira aktoreak egindako eta zinemazaleen oroimenean grabatuta geratutako filmak: 'La mujer del teniente francés', 'Silkwood', 'Memorias de África', 'Los puentes de Madison', 'Thelma y Louise', 'El diablo se viste de Prada' eta 'Mamma Mia!' dira, besteak beste, bere filmik arrakastatsuenak.
Aditua da hizkuntzak eta azentuak menderatzen: australiarra, britainiarra, italiarra…, eta baita zailtasun handiagoko beste batzuk ere, hala nola poloniarra edo daniarra. Eta italiera menderatu izanak lagundu zion ezin hobeto ulertzen zergatik ez zuten 1976an 'King Kong' pelikularako aukeratu. Streepek hainbat hedabidetan kontatu izan duenez, Dino de Laurentiisek, filmaren ekoizleak, bere semeari, ezagutu eta berehala aktorea itsusia zela esan zion, antza, italieraz. Bai, itsusia. Eta orduan, dena argi eta garbi ulertuta, Streepek barkamena eskatu zuen papererako behar bezain ederra ez izateagatik. Haiek galdu zuten izar handi horrekin lan egiteko aukera.
Bere alde solidarioa ere badu. 2011n, Meryl Streepek, 'La dama de hierro'n egindako lanagatik irabazitako soldata Emakumearen Historiaren Museoari eman zion. Patuak berea egin zuen, eta film horri esker bere hirugarren Oscar saria irabazi zuen, goian aipatu bezala.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Da a luz en la calle a la salida de unos cines de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Asesinato en Barakaldo: «Se ensañó golpeándole con una piedra en la cabeza, tenía la cara reventada»
Luis López, Eva Molano y Andrea Cimadevilla
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.