https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Malcolm John Rebennack jazz eta blues izarra hil egin da

Malcolm John Rebennack jazz eta blues izarra hil egin da
A. Sheppard (Wireimage)

Dr. John estatubatuarra piano-jotzaile aparta izan zen

UNAI SARRIUGARTE

Malcolm John Rebennack Jr. estatubatuar jazz eta blues izarra zendu da, 78 urte zituelarik. Bere familiak eman zuen bere heriotzaren berri. Piano-jotzailea 60. eta 70. hamarkadetan New Orleansen (AEB) oso ospetsu bilakatu zen. Dr. John izenarekin ezaguna zen musikagileak Fats Domino, Proffeso Longhair eta beste hainbat musikariren ibilbidea jarraitu zuen.

Rebennacken musikaren doinuek nazioartean ospe handia bereganatu zuten. Bere ibilbide musikalean sei Grammy irabazi izan zituen. Jazza eta bluesa ez ezik, bestelako musika motak ere jorratu zituen amerikarrak, popa, rock and rolla eta boogie woogie besteak beste. Musika ekoizteaz gainera, abeslaria ere bazen Dr John.

Bere musika ibilbidea 50. hamarkadan hasi zuen. Hasiera batean gitarra jotzen hasi zen. Banda lokalekin kontzertuak eskaintzen hasi zen: Mac Rebbennack and the Skyliners, Frankie Ford and the Thunderbirds edota Jerry Byrnes and the Loafers taldeekin.

Zoritxarrez bere gitarra ibilbidea hasi eta berehala zapuztu zen. Ronnie Barron abeslaria defendatzen ari zela tiro bat jaso zuen atzamar batean. Hori zela eta, gitarra jotzeari utzi behar izan zuen. Ondoren, baxu eta pianoa jotzen hasi zen. Aipatu dugunez Rebennackek arrakasta handia bereganatu zuen 60. eta 70. hamarkadetan. Urte horietan R and B estiloa ekoizten zuen gehienbat.

1968. urtean 'Gris-Gris' bere lehenengo diskoa plazaratu zuen. Rolling Stones estatubatuar musika aldizkariak musikaren historiako album hoberenen rankingean 143 postuan sailkatu zuen. Rebennackek Eric Clapton eta Mick Jagger abeslariekin parte-hartu zuen album batean. Honek gero eta ospea handiagoa izatera lagundu zion. Bere bizitzan 30 disko baino gehiago plazaratu iza zituen.