Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Emakume bat, liburu erotiko bat irakurtzen. Fotolia

Maitasuna, erotismoa eta sexua

Jendeak kontrakoa uste duen arren, euskarazko literaturak obra erotiko ugari ditu, bai iraganean, bai orainaldian

Asteartea, 11 otsaila 2020, 00:23

Comenta

Frankismopeko urteetan eta jende kontserbatzaileak eta elizkoiak esanda maiz entzuten zen euskarak ez zuela berba txarrik, euskara garbia zela eta ez zuela lizunkeriarik onartzen. Araztasunaren seinale horiek ez ziren benetakoak, baina bere funtzio soziala bete zuten eta gaur egun bada galdetzen duenik gure euskal literaturan genero erotikoa ba ote dagoen. Jakina badagoela. Ez da egongo bada!

Bernat Etxeparerengandik hasita, ez da zalantzarik emakumearen aldeko bere bertsoetan sexua agerbide zuzena dela. Haren bertso ezagun batzuk, ez gordinenak, ekarri nahi nituzke hona emakumearen irudia goraipatzen baitute: «Oro behin haietarik sortzen gira mundura/ Sorthu eta hil ginate hark haz ezpaginiza». Joan Perez de Lazarragak ere maitasuna, erotismoa eta sexua presente ditu bere lanetan. Horrela dio Blanca Urgellek, behintzat, gure klasikoen aztertzaile gorenak: «Egilearen soslaia (aitoren semea!, arabarra!) eta obrarena (artzain-nobela!, eskatologia!, emakumearen sexu nahia!) ezezagunak -eta espero ezinak, apika- baitziren XVI. mendeko euskal literaturan».

Baina klasikoak alde batera utzirik, ez da dudarik gaur egun arlo honetan gorputza jarri denean pentsakizunaren gunetik hurbil, ugaritu egin dela gaiaren inguruko literatura. Nik, baina, bi molde ikusiko nituzke gaia tratatzen dutenen artean. Alde batetik, genero literario gisa landu dutenen esparrua, eta bestetik, autobiografiarekin lotu dutenena.

Badira euskal idazleak gaia zuzen-zuzen tratatu dutenak nobelan (Aitor Arana, Paddy Rekalde, Joxean Sagastizabal, Juan Martin Elexpuru) eta ipuingintzan. Gogoan ditut urterik urte Basauriko Euskarabila Elkarteak atonduriko ipuin erotikoen lehiaketen emaitzak. 1996an hasi zuten txapelketa eta han nabarmenduriko lanekin hiru liburu eman ditu argitara Txalaparta argitaletxeak: 'Bero hezeak' 2001ean, 2006an 'Basa gurina' eta urte batzuk geroago, 2012an, 'Esku hori'. Zenbait egile agertu ziren orrialde horietan, batzuk ezagunagoak, Jasone Osoro, Julen Gabiria, Igor Estankona, Rafa Ugalde, Estitxu Arozena, Iratxe Esnaola, Danele Sarriugarte eta beste batzuk bidean geratu direnak.

Autobiografiak

Baina postmodernitateak bultzatu dituen irakurketa errazaren aldeko genero literario neurtuez gain gurean sexualitatea asko aipatu da autobiografietan. Bestelakoa da hemen jarrera. Norberaren nortasunaren barnean sakontzeko orduan psikoanalisiaren ondotik doa sexualitateaz egindako aipamena. Hiru liburu ditut esku artean.

Lehena Pello Salabururen oroimen liburua dugu. 2014an argitaratu zuen 'Errateko nituenak. Cuzcoko kronikak', bere fikziozko autobiografia. Gure mintzairan dugun gaia izanik, azpimarratu beharko nuke liburuan sexualitateak duen pisua. Cuzcora egin zuen bidaiak hartu zuen oroimen liburu horren gune nagusia. Hango Unibertsitatearen eta gurearen artean hitzarmen sinatu nahi zuen narratzaileak, eta han Godot berri baten gisa bizi izan zituen egunak, beti erantzun baten zain, inoiz heltzen ez zen eta luzatzen zen hitzordu baten zain. Baina, artean, Sylvia Kristelen inguruan osaturiko amets eta pasarte erotikoek toki handia dute liburuan. Esango nuke narratzaileak aktoresa erotikoa, jada zaharturik eta atsekabean, berriro aurkitzen dueneko eszena dela liburuan hunkigarrienetako bat.

Euskal literaturan sexualitatea asko aipatu da autobiografietan

Feminismoak berarekin ekarri du emakumearen gorputzaren gain arreta hartzea, eta gizonekiko desberdintasunaren aipamena. Oso estimatua dut Miren Agur Meabek 'Kristalezko begi bat' (2013) liburuan egin duen agerpena. Osoa delako, garbi baino garbiago utzi duelako emakume bati «gizarteak» eskatzen dion lan moldearen gogortasuna. Autofikzio gisa definitu badu ere, «Pertsonaia bihurtu naiz orriotan: ni neu izanik, ez naiz neu erabat. Aitorpen biografiko egiazkoa bezain iruzurtia eraiki dut, […] pintura bat, errealitatearen kopia leiala izanik ere, ez da errealitatea bera» idatzi bazuen ere egileak, zintzoa izatea da gehien estimatzen diodan balioa lanari. Zintzoa bere buruarekiko, eta argia maitasun kontuak izararik gabe kontatzeko balentrian.

Angel Erroren poesia aspaldi maite dut, eta bere 'Lerro etena (2004-2018)' (2019) liburua aipatu nahi nuke ezbairik gabe zerrendatxo honetan, queer literaturaren adibide gisa. Sexualitateak badu gunerik eguneroko honetan, baina badira gai nagusi gehiago testuetan zehar. Literatura, musika, eta amarekiko lotura, hain zirraragarria egin zaidana.

Joera heterosexuala, begirada feminista, joera homosexuala: gure literaturaren esparru zabalak hiru liburutan oinarrituak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Maitasuna, erotismoa eta sexua

Maitasuna, erotismoa eta sexua