Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Paraxut produkzioak

Loa eta Laia marrazki bizidunek bigarren denboraldia izango dute

Bi eta zazpi urte bitarteko haurrei euskal kultura, ohiturak eta balio unibertsalak transmititu nahi dizkien telesail digitalak beste hamar kapitulu izango ditu

Osteguna, 7 abendua 2023, 14:08

Comenta

Haur eta familiei zuzendutako 'Loa eta Laia' euskarazko telesailak bigarren denboraldi batekin jarraituko du. Izan ere, sortzaileek iragarri berri dutenez, duela urtebete inguru aurkeztutako eta euskal kultura, ohiturak eta balio unibertsalak 2 eta 7 urte bitarteko haurrei transmititzera bideratua dagoen serie animatu digitalak hamar kapitulu gehiago izango ditu. Bada, jarraipen horren aurkezpena Durangoko Azokaren Irudienea gunean izan da ostegun honetan arratsaldean.

Egitasmo hau Josu Bergara Aretxabaleta musikari, publizista, ideiaren sortzaile eta musikaren egilearen eta Paul Caballero Barturen ilustratzaile eta proiektuaren sustatzailearen ideia gisa jaio zen, eta azpimarratzekoa da bi pertsonaia protagonistek proiektuaren inguruan komunitate bat sortzea lortu dutela. Zehazki, lehen denboraldian 200.000 erreprodukzio baino gehiago izan dira YouTuben, eta arrakasta horren ondorioz, proiektuaren arduradunek akordio bat itxi dute EITB taldearekin, lehen denboraldia streaming bidez emititzeko. Gainera, Kataluniatik ere interesa agertu dute, eta ez da baztertzen beste hizkuntza batzuetara itzultzea, nahiz eta egitasmoak «euskaraz eta euskaragatik izaten jarraituko» duen, sortzaileen arabera.

Zertan datza telesaila? Proiektu honen ardatza musika eta pertsonaia animatuak dira, eta Loa eta Laia dira protagonistak, jakina. Euskal kultura transmititzearen helburuarekin batera, sortzaileek beste ardatz bat oso argi izan zuten hasieratik: genero-berdintasunaren alde lan egitea. «Marrazki bizidun gehienen protagonista nagusiak» mutilak direla eta neskak protagonistak izatekotan «oso rol estereotipatuak izaten dituztela» ikusita, Loa eta Laia pertsonaiak neskak izatea erabaki zuten eta liderrak eta taldearen gidariak, gainera.

Gure kulturako ospakizunak

Bigarren denboraldiari dagokionez, taldeak hilabeteak daramatza edukiak, musika konposizioak, grabaketa eta edizioa, ilustrazioak eta animazioak sortzen, eta hurrengo hamar kapituluetako abestiak prest daude dagoeneko.

Hala, «gure kulturako pertsonaiek eta ospakizunek hartuko dute protagonismoa, hala nola, Gargantuak. Gainera, gai batzuk ikastetxeen eskaera zehatzei erantzuteko sortu dira, 'Agur' abestia, adibidez, edo ohitura osasungarriei, bullyingaren aurkako pedagogiari, genero-aniztasunari eta abarri buruzko atalak», adierazi dute ostegun honetako aurkezpenean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Loa eta Laia marrazki bizidunek bigarren denboraldia izango dute

Loa eta Laia marrazki bizidunek bigarren denboraldia izango dute