

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Linguatec IA euskararen, aragoieraren, katalanaren eta okzitanieraren digitalizazioan aurrera egiteko proiektu europarra da. Elhuyarrek gidatuta (Orai adimen artifizialeko zentroaren bidez), Pirinioetako bi aldeetako baliabide gutxiko hizkuntzei aplikagarri zaien adimen artifizialeko ezagutza garatzeko oinarriak ezarri ditu eta hizkuntza horietan hizkuntza eredu sortzaile berriak aplikatzeko helburua du.
«Oso garrantzitsua da hizkuntza horientzat adimen artifizialaren olatura igotzea, atzean ez geratzeko. Hizkuntza naturalaren prozesamenduan lortutako kalitatea ez dago hizkuntza guztien eskura, eta lankidetza funtsezkoa da baliabide eta tresna linguistiko berriak garatzeko», adierazi dute bere arduradunek.
Linguatec IAren sortzaileek -horien artean Hitz zentroa dago (UPV/EHU), baita beste erakunde batzuk ere- lan-oinarriak ezarri zituzten urtarrilaren 15ean Usurbilen egindako hasierako bileran. Patzuergoa «Pirinioetako sei hizkuntzen inguruan komunitate zientifikoa osatzen duten goi mailako entitateek osatzen dute, horiek berreskuratu eta biziberritzeko helburuarekin», adierazi zuen Josu Aztiria Linguatec proiektuaren koordinatzaileak. Eta proiektu honek «mugaz gaindiko lurraldearen artikulazio sozial eta kulturalari laguntzen dio, hizkuntzak, indartuz», gaineratu zuen.
Zentzu horretan, proiektuan parte hartzen duten erakundeak hizkuntzaren prozesamenduarekin lotutako hainbat esparrutan ari dira lanean, hala nola algoritmo eta arkitektura neuronal berrien garapenean... Era berean, «transkripzio sistemak, itzulpen automatiko neuronala eta euskararen, katalanaren, okzitanieraren, aragoieraren eta horien aldaera dialektalen sintesia hobetu nahi ditugu -adierazi du Aztiriak-, baita azpitituluak eta bikoizketa automatikoa dituen hizkuntza-plataforma eleaniztuna garatu ere». Gainera, «Pirinioetako hizkuntzetarako garatzen ditugun baliabide, teknologia eta aplikazio guztiekin online plataforma edo gordailu bat sortzea aurreikusi dugu», gaineratu du.
Proiektu hau osatzen duten erakundeek uste dute beren lana oso lagungarria izango dela «bai hizkuntzen eta horien digitalizazioaren esparruan lan egiten duen ikertzaile eta profesionalentzat, bai erakunde publiko eta pribatuentzat, beren zerbitzuak hobetu eta hainbat hizkuntzatan eskuragarri egin ahal izango baitituzte». Hala, harro daude «herritarrei baliabide eta tresna baliagarriak emateagatik, ingurune eleanitz batean errazago komunikatzeko».
Era berean, argi utzi nahi izan dute Linguatec IA proiektua ez dela orain sortu, Linguatec-en lekukoa jasotzen duen proiektua baita. Proiektu hori POCTEFA funtsekin kofinantzatuta egon zen, eta dagoeneko amaituta dago. Hiru urteko ibilbidearen eta garapen-maila handiaren ondoren, bazkideek urrats estrategikoa eman zuten, eta adimen artifizialeko bikaintasun-sare bat finkatu zuten mugaz gaindiko hizkuntza-azpiegitura bat eraikitzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.