Borrar
Urtarrilean antzeko mezua luzatu zuen Sopelako Udalak izandako kasuen harira. S. U

Lemoizko Udalak hondakinak «kontrolik gabe ez botatzeko» eskatu die auzotarrei

»Azkenaldian, askotan ikusi ditugu tamaina handiko hondakinen biltegiratzeari buruzko gorabeherak», kritikatu du Armintzako hondartzaren aurrean gertatutakoa gaitzetsi duen gobernu taldeak

Igandea, 28 otsaila 2021, 01:57

Armintzako hondartzaren aurrean izan da azkena, baina ez bakarra. Lemoizko Udalak salatu duenez, «makina bat tresna eta hondakin bota inguruko bizilagun batek». Eta, antza denez, ez da aurreneko aldia izan. «Azkenaldian askotan ikusi ditugu tamaina handiko hondakinak biltegiratzeari buruzko gorabeherak», kritikatu du Udalak, auzotarrei zuzendutako ohar batean.

Egoera irauli nahi dute, dena kontrolpean edukitzeko eta ingurumena zaintzeko. «Jarrera onartezina da, gizalegerik gabekoa», kexatu dira mezuan. Bertan, gogoratu dute zein den biletaren egutegia. Hileko lehen asteazkenean irekitzen da leihoa, «ahal bada, bezperan utzi, arratsaldez». Egun horretan, edukiontzietatik kanpo utzi behar dira isurketarik eragingo ez duten hondakinak, ez barruan. Zer nolako zaramak? «Etxeko tamaina handikoak, altzariak, koltxoiak eta somierrak», jarri dute adibide gisa.

Zentzu horretan, gobernu taldeak gogorarazi du bilketa egunera arte itxaron ezin dutenek «Garbiguneak dituztela hondakin horiek botatzeko», Bakion zein Mungian. Zerbitzu hori erabiltzeko eskatzen dute eta ez arauak hausten duten jokaerak. «Udalak ezin die zerbitzurik eman aldaketa edo garbitasun partikularrei», aipatzen dute.

«Lemoizko herritar guztien ardura da bilketa ondo egitea», gogoratu dute. Zoritxarrez, ez da tankera honetako mezua luzatzen duen lehen udaletxea. Urtarrilean, gai honekin lotuta, Sopelako Udalak ere pertsona batzuen jarrera kritikatu zuen. Tamaina handiko hondakinen «deskontrol puntualak» sahietsi nahiean, auzotarren kolaborazioa eskatu zuen zerbitzuaren oinarriak gogorarazi ondoren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Lemoizko Udalak hondakinak «kontrolik gabe ez botatzeko» eskatu die auzotarrei

Lemoizko Udalak hondakinak «kontrolik gabe ez botatzeko» eskatu die auzotarrei