Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre

Lady Gagak eta Tony Bennettek 'Love For Sale' albuma kaleratuko dute elkarlanean

Albumak jazz soinuak uztartuko ditu, eta Bennett musikari klasikoaren azken lana izango da

Ander Retolaza

Astelehena, 9 abuztua 2021, 19:21

Comenta

'Born this way' kanta sortu zuen artista bueltan da. Lady Gaga abeslari estatubatuarrak argi adierazten ditu haren ideiak eta musika. Inoiz ez da haren musika abilezia eztabaidatu, talentu izugarria baitu. Oraingoan, Tony Bennett jazz abeslari klasikoarekin batera disko berri bat kaleratuko du urriaren 1ean, 'Love For Sale' izenburua izango duena. Jaso dituen musika genero guztiak froga dira mailako musikaria dela.

Albuma Cole Porter musikariaren lanetatik jasotako bilduma izango da, eta Gagaren zein Bennetten ahotsak izango ditu beregain, bakarka zein dueto gisa. Era berean, Tony Bennetten azken grabazioa izango da, Alzheimer gaixotasuna duelako, Vulture aldizkari espezializatuaren arabera. Abeslariak 95 urte bete berri ditu.

'Love For Sale' albumaren xehetasunek erakusten dutenez, diskoak 10 abesti izango ditu, 12, luxuzko edizioan. Lehenengo aurrerapena 'I Get a Kick Out of You' da, 1934an Broadwayko 'Anything Goes' musikalean estreinatutako kanta, ostera 1936an zinemarako egokitu zena. Ehunka aldiz bertsionatu dute, orain Gagak eta Bennettek, baina lehenago Frank Sinatra edota Ella Fitzgerald moduko adituek berriztatu zuten.

'Love For Sale' albumaren xehetasunak azaltzearekin batera, Gaga eta Bennett agertokira itzuli dira elkarrekin jarduteko. Igarotako asteazkenean, hilaren 5ean, New Yorkeko Radio City Music Hall-ean abestu zuten eta, hurrengo egunean, hilaren 6ean, berriz ere jo zuten. Bi kontzertu hauekin osatuko dute haien elkarlana, errepertorio bateratuta abestuta zuzenean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Lady Gagak eta Tony Bennettek 'Love For Sale' albuma kaleratuko dute elkarlanean

Lady Gagak eta Tony Bennettek 'Love For Sale' albuma kaleratuko dute elkarlanean