H&M konpainiak arropa alokatzeko zerbitzua jarriko du martxan
Hauxe froga moduan Stockholmon (Suedia) soilik abiaraziko dute
UNAI SARRIUGARTE
Astelehena, 9 abendua 2019, 23:07
H&M konpainiak arropa alokatzeko zerbitzua jarriko du martxan. Hauxe ez da enpresa batek abian jartzen duen lehendabiziko aldia. Edonola ere, Suediako ehun enpresa famatu honek 2012. urtetik egun arte ekoitzitako, galtza, beroki eta gainontzeko jantziak alokatzeko zerbitzua eskainiko du hemendik aurrera. Hauxe froga moduan Stockholmon (Suedia) soilik abiaraziko dute.
Hori dela bide, markaren lagun bihurtu beharko dira bezeroak 33 euroko kuota bat ordainduaz. Trukean kuota hauxe ordaintzen dutenek jasangarriak diren bildumetako arropak alokatu eta erabiltzeko aukera izango dute. Honen bitartez, suediar konpainiak ekonomia zirkularraren alde aurrerapausoa eman nahi du. Era berean, kaltetutako arropak konpontzeko zerbitzua ere abiaraziko du H&M-k.
Aipatu bezala konpainia hauxe ez da egitasmo hau aurrera eraman duen enpresa bakarra. Izan ere, Urban Outfiters, Banana Republic eta American Eagle ehun konpainiek ere proposamen hauxe eskaini zuten bere bezeroen artean. Dena den, ekimen honetan aitzindaria Rent the runway izan zen 2008. urtean.
H&M arropa, osagarriak eta kosmetika produktuak saltzen dituen denda kate suediarra da. Saltokiak Europa, Asia, Amerika eta Afrikan barrena sakabanatuta ditu, 44 herrialdetan 4.000 saltoki baino gehiagoren bitartez. Gainera, Europako bigarren ehun talde garrantzitsuena da fakturazioan.
Era berean, konpainia suediarra 800 hornitzaile ingururekin elkarlanean aritzen da. Izan ere, enpresak ez du berezko lantegirik kudeatzen. Lan egiten duten hornitzaileen gehiengoa Europan eta Asian daude kokatuta.