Borrar
Proba pilotua herrialde batean soilik saltzea pentsatu dute brandchannel.com

KFCk 3D bioinprimatzaile batekin ekoitzitako oilaskoa merkaturatuko du Errusian

Teknologia horren bitartez sortutako nuggetak Moskun hasiko dira saltzen udazken honetan

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 28 uztaila 2020, 21:48

Comenta

KFC janari konpainiak 3D bioinprimatzaile batekin ekoitzitako oilaskoa merkaturatuko du Errusian. Udazken honetan hasiko dira saltzen, beraz, Moskun teknologia horren bitartez sortutako nuggetak. Produktu horrek oilaskoaren zaporea eta itxura maisuki imitatzea izango du xede, baina «ingurumenean edonolako kalterik eragin gabe», nabarmendu dute enpresako arduradunek.

Lehendabiziko aldia izango da konpainiak laborategi baten jorratutako haragia salduko duela. Hori dela medio, proba pilotua herrialde batean soilik saltzea pentsatu dute. Hortaz, aipatu bezala, Errusiako hiriburua hautatu dute egitasmo aitzindari horren probaleku gisa.

Proiektua martxan jartzeko 3D Bioprinting Solutions erakundearekin elkarlanean ibili da KFC janari konpainia estatubatuarra. Hala, 3D inprimatzailearen teknologia eta material biologikoa uztartuz abiaraziko dute. Teknologia atzindari hori beste sektore batzuetan jada erabilia izan da, oihal ezberdinak eta baita organoak ere sortzeko, esaterako.

KFC konpainiaren arduradunek nugget inprimatuen produkzioa ekologikoagoa izango dela estimatzen dute, ekoizpen tradizionalarekin alderatuta. Egungo globalizazioa ekiditeko nahiaren aurrean enpresa amerikarrak bere ahalegina gehitu nahi izan duela azpimarratu dute.

Kentucky Fried Chicken Ameriketako Estatu Batuetako janari azkarreko jatetxe kate ba da. Bere espezialitatea oilasko errea da, 1939. urtean Harland D. Sanders izeneko sukaldari eta enpresariak Kentucky estatuko North Corbin udalerrian zuen jatetxean erabiltzen zuen oilasko errearen errezeta oinarritzat hartzen duena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo KFCk 3D bioinprimatzaile batekin ekoitzitako oilaskoa merkaturatuko du Errusian

KFCk 3D bioinprimatzaile batekin ekoitzitako oilaskoa merkaturatuko du Errusian