Borrar
Martin Luther King. E. C.
Territorios

Keinuak eta aldarriak

Igandea, 1 iraila 2024, 00:33

Comenta

Nork ahal duen lekuan aurkitzen ditu eredu baten zantzuak, ingurunean, kanpoko nahiz barruko notizietan, liburuetan, filmetan, sareetan… Hori zerbait ikasi nahi duenak. Dena dakienak, ikasteko ezer ez duenak ez du kanpoan ezer bilatu behar, aski du bere buruarekin.

Feminismoak ere giza eskubideen defentsan beste esparru batzuetan lan egiten dutenengandik ikas dezake, ikasten du. Niri nabarmen interesgarria iruditzen zaizkit arrazakeriaren kontrako borrokak. Hasi Rosa Parksekin eta Gandhi, Luther King edo Mandelarekin buka.

Ez zait buruan sartzen nondik pentsa dezakeen hainbatek beste gizaki bat baino gehiago dela berez, zuria delako edo gizona delako. Ez dute ikusten guztion begi bistan dagoena, zuri ergel ugari, gizon hutsal ugari…? Bada ez, hainbatek jarraitzen du pentsatzen naturaren legea dela zurien nagusitasuna, gizonen lehentasuna.

Hori bai, inork ez dizu onartuko, gaur eta hemen, arrazista edo matxista denik, mozorro ugari ditugulako eskura. Ni ez naiz matxista, nik tradizioa defenditzen dut. Ni ez naiz arrazista, besterik gabe, eskarmentuak irakatsita ematen diot amore beldurrari, gainerakoek ikusten ez duten arriskua ikusten dudalako. Zenbat buru, hainbat aburu, hainbat aitzakia.

Batzuetan aski da keinu bat olatu handia sortzeko. Rosa Parks ez dagokion aulkian esertzen da eta keinu xume horrek sortzen du olatua, baina ez nahi-ta-ez, keinua olatu bihur dadin lan bat dago aldez aurretik eta ondoren, bidegabekeriaren aurkako sentikizun bat, sentikizun hori aldarri bilakatuko duen lan bat.

Keinu emankor horietako bat sortzen ahalegintzen gara giza eskubideen defentsan lan egiten dugun guztiok, sua piztuko duen txinparta sortu nahian. Baina batzuetan, ai ene, txinpartak iraupen laburra du eta berehala itzaltzen da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Keinuak eta aldarriak

Keinuak eta aldarriak