Borrar
Jose Mari Rementeria. Euskaltzaindia

Jose Mari Rementeria ohorezko euskaltzaina hil da

Urrutia euskaltzainburuaren esanetan, «langile nekaezina izan da euskarazko testuak bilatzen eta argitaratzen»

Zurekin

Asteartea, 3 urria 2023, 12:33

Comenta

Euskaltzaindiak jakinarazi du Jose Mari Rementeria ohorezko euskaltzaina hil dela. Rementeria Etxebarrian (Bizkaia) jaio zen, 1940ko apirilaren 23an. Teologian eta Katekesian diplomaduna (Salamancako Unibertsitate Pontifikala), apaiza, Euskal Elizbarruti arteko Katekesi eta Liturgia batzordean lankide izan zen, eta Elizen arteko Bibliaren itzultzaile taldeko kide ere bai.

Andres Urrutia euskaltzainburuaren esanetan, «Rementeria langile nekaezina izan da euskarazko testuak bilatzen eta argitaratzen». Are gehiago, «euskaltzale sutsua, ondare ederra utzi diguna», gaineratu du Urrutiak.

Nabarmentzekoak dira itzultzaile bezala Rementeriak eginiko lanak, bereziki Elizen Arteko Biblia egitasmo erraldoian. Bere lan bat aipatzekotan, 'Euskarazko dotrinak: Kristau Katekesia Trentoko Kontziliotik Vatikanoko II. Kontziliora (1545-1962)' gogoratu behar da, bizkaieraz plazaraturikoa. 2018an Labayru Fundazioak argitaratu zuen ikerlan argigarri eta garrantzitsu hau, BBK Fundazioaren laguntzaz.

Ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak 2018ko apirilaren 27an. Rementeriak idazlan hauek utzi ditu plazaratuta. Horrela, lehentxoago aipatu dugu 'Euskarazko dotrinak'. Eta ezin dira ahaztu ere 'Jesusen jarraitzaile gure bizitzan', 1990ean plazaratu zuena. Ezta 1998an kaleratu zuen 'Jesusen jarraitzaile elkarte barruan'.

Iragan astean beste ohorezko euskaltzain batek esan zigun agur, Baigorriko Mixel Oronozek. Honek ere hainbat liburu idatzi zituen, zeinetan erlijioa eta euskal kultura jorratzen zituen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Jose Mari Rementeria ohorezko euskaltzaina hil da

Jose Mari Rementeria ohorezko euskaltzaina hil da