Eta zuk, Australiako Irekia jokatuko zenuke?
Harmailatik ·
Irla irensten ari diren suteengatik, Djokovic-ek eta beste askok lehiaketa atzeratzea eskatu duteMatias Prats-ek esango lukeen bezala: 'El tema está que arde'. Eta denok barrez blai. Arazoaren neurria ematen du, egia esan. Jende gehiegik munduan gertatzen diren zuzendu ezineko krisiak umore bihurtzen dituzte. Hori edo, oraindik txarrago, garrantzi gutxiko detaileekin nahasten dute.
Adibide bat. Australia hilabeteak daramatza sutan. Irla irensten hari da garra. 24 pertsona hil dira jada. Kiskalita. 100.000 biztanle baino gehiago ebakuatuak izan dira karretatik ihesi. Eta agertoki horretan, munduak ezer gutxi egin eta gero, Australiarantz begiratzen hasi zen koalak desagertzeko zorian daudela entzun zuenean edota kanguruak korrika televistan ikusitakoan.
Osasun arazoak
Orain, albistegietan maiz ateratzen den pertsona batek ahotsa altxatu duenean badirudi zerbait egin beharko dela Ozeaniako irla handienean. Baina, Novak Djokovic-ek ez du suteen aurka borrokatzeko deialdia egin, ez, tenis jokalari serbiarrak bere osasunagatik kezkatuta dago. Ea suaren keak bere birikientzako txara izango omen den eta behar bada Australiako Irekia ez ote den atzeratu behar. Ez du proposamena guztiz gauzatu, baina intsinuatu bai.
Boom! Egunkari eta irrati saiek azkar asko zabaldu dute jokalarien sindikatuko buru den Djokovic-en iritzia. Eta seguruenik hizpidean dago Nole-k. Ez da gauza bera esan duen bakarra. Osasunarako arriskua baldin badago, ez lukete jokatu behar. Nekea, ordez, beste bat da. Belgikaren tamaina bikoitza duen lur zati bat guztiz kiskali dela eta gure planeta amildegitik bera dala frenorik gabe eta gidariek edanda daudela. Ezer berri, bestalde.
Australiako Irekia hileko 20an hasiko da. Otsailaren 2ra arte, munduko tenislari onenak, denboraldiko lehenengo Grand Slam-a eramateko lehiatuko dira. Beti bezala, Djokovic da faborito nagusia, sei aldiz irabazi du txapelketa. Bigarren eskailera-mailan, ohi denez, Nadal eta Federer itxaroten dute. Espainiara 2019. urtea ATPko onena bezala bukatu zuen. Nole bigarrena izanda, garaipena behar du serbiarrak munduko lehena izateko.