Borrar
Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan 170.000 hektarea bideratzen dira gaur egun laborantzara.

Ipar Euskal Herriko laborantza sektoreak 930 hektarea galdu ditu urte bakarrean

Datu alarmagarriok laborantza lurren eta etxaldeen salmentan dabilen Safer konpainiak kaleratu ditu eta 2021. urtekoak dira

UNAI SARRIUGARTE

Osteguna, 3 azaroa 2022, 14:23

Comenta

Ipar Euskal Herriko laborantza sektoreak 930 hektarea galdu ditu urte bakarrean. Datu alarmagarriok laborantza lurren eta etxaldeen salmentan dabilen Safer konpainiak kaleratu ditu eta zifra hauexek 2021. urtekoak dira. Orotara Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan 170.000 hektarea bideratzen dira gaur egun laborantza sektorera.

Datuok ezagututa aberatsek espekulazioaren alde duten joera gaitzetsI du Ipar Euskal Herriko batzar teknikoaren presidente den Jean-Claude Saint-Jeanek. Honek diruaren boterea laborantzaren «minbizia» bezala definitu du. Egoera larri hauxe saihesteko laborantza sektorearen hurbileko jarraipena eta kontrola ezinbestekotzat jotzen ditu Sain-Jeanek. Bere esanetan, «lurren kudeaketarik gabe, laborantza etxaldeei ezingo zaie behar bezalako etorkizuna bermatu».

Ipar Euskal Herriko lurren salmenta handiagotuz doa urteek aurrera egin ahala. Pasa den urtean, 2020 urtearekin alderatuz gero, %30 handiagotu egin ziren laborantza lurren salmentak. Hortaz, adituek diotenez, egoera latz honen aurrean etxaldeetako askok zail xamar izango dute aurrera jarraitzea.

Salatu dutenez, Ipar Euskal Herriko azken espekulazio kasua Bidaxunen jazo da (Lapurdi). Bertan 65 hektarea milioi bat eurotan erosi ditu Parisko aberats batek. Ofizialki, kirolerako zaldien hazkuntzarako erabiliko ditu lurrak dirudun honek. Lursail hauek erosteko Laborantza Esplotaziorako Sozietate Zibila osatu zuen irailean. Hori dela medio, legediaren aldetik dena zuzentasunez gauzatu du eta laborantzarako gelditzen omen dira lurrak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ipar Euskal Herriko laborantza sektoreak 930 hektarea galdu ditu urte bakarrean

Ipar Euskal Herriko laborantza sektoreak 930 hektarea galdu ditu urte bakarrean