Borrar
Datozen hilabeteotako Zorrozaurreko antzerki konpainia honen egitarauaren baitan 3 emakume hauen lana nabarmendu daiteke. 6. PABILIOIA

Hiru emakume zuzendariren obrak estreinatuko dituzte 6. Pabilioian

Saioa Iribarrenen 'Divina Tragedia/Komedia Madarikatua', Cécile Marquetten 'Love and Money' eta Juana Lor-en 'La mejor madre del mundo' antzezlanak dira hauek

UNAI SARRIUGARTE

Larunbata, 1 urria 2022, 21:29

Comenta

Hiru emakume zuzendariren obrak estreinatuko dituzte 6. Pabilioian: Cécile Marquetten 'Love and Money', Juana Lor-en 'La mejor madre del mundo' eta Saioa Iribarrenen 'Divina Tragedia/Komedia Madarikatua', hain zuzen ere.

Cécile Marquettek Dennis Kellyren 'Love & Money' oholtzaratuko du. Euskarazko bertsioa Idoia Barrondok egokitu du, eta 6. Pabilioi antzerki laborategiko euskarazko lehen ekoizpen esklusiboa izango da. Obra honek gaur egungo fabula ilun bat mahaigaineratuko du, alderantziz kontatua, alegia. Zorpetutako bikote baten nondik-norakoak ematen ditu aditzera, infernura ailegatuko dena.

Ekoizpenak kontsumo-gizarteari eta neoliberalismoaren indarkeriari buruz galdetu eta hausnartzera eramaten du norbanakoa, baita gure nahien inguruan ere. Estreinaldia Arriaga Antzokian izango da urriaren 26an eta azaroaren 4tik aurrera nahi duen edonork 6. Pabilioiko agertokian ikusi ahal izango du.

Juana Lor-ek gidatutako 'La mejor madre del mundo' da taularatuko duten beste hiru produkzioetako bat. Nuria Labariren izen bereko nobela du ardatz. Bertan ikus-entzuleak ama garaikide baten gorputzean barneratuko dira hainbat zirrara sentiaraziz, hala nola, maitasuna, bertigoa edota umorea. Hortaz, publikoak ikuspegi berri bat ulertuko du esperientziaren epizentrotik, azkenean bere burua kontatzea erabakitzen duen emakume-ama bati esker. Emanaldi hauxe urriaren 16ra bitarte ikusi ahal izango da.

Saio Iribarrenek zuzendutako 'Divina tragedia/Komedia madarikatua', aldiz, datorren urtean estreinatuko da. 6. Pabilioiko Gazte Konpainiaren produkzioa dugu hauxe, Tomás Muñozek egindako obra bat aintzat hartzen duena eta euskararako egokitzapena ere Idoia Barrondok landuko du. Bertan ariko diren antzezleak, berriz, Uxue Fuertes, Ziggy Docherty, Aitzol Villaroz, Luix Mitxelena, Andrea Mora Ahedo eta Silvia Larrauri izango dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hiru emakume zuzendariren obrak estreinatuko dituzte 6. Pabilioian

Hiru emakume zuzendariren obrak estreinatuko dituzte 6. Pabilioian