Borrar

Haurrentzako 'Urpekakariak' bertso-antzerkia izango da irailaren 10ean Lantziegon

Emanaldia Eliza plazan izango da, 19.00etan, Bertsozale Elkartearen Lanku enpresak bultzatutakoa

Paul Picado

Larunbata, 4 iraila 2021, 21:17

Comenta

Haurrentzako 'Urpekakariak' izeneko bertso-antzerkia izango da irailaren 10ean, Lantziegon. Emanaldia 19.00etan izango da, Eliza plazan, Bertsozale Elkartearen Lanku enpresak bultzatutakoa. Eneko Arrate eta Aissa Intxausti dira aktoreak, eta gidoilariak, berriz, Ane Labaka eta Miren Amuriza bertsolariak.

Galtzeri eta Leotardo dira istorioaren protagonistak. Lagunak dira eta igerilekuan daudela, ur bazterrean aspertuta daudenez, igerilekuaren hondoko tapoia bilatu eta hustea bururatuko zaie. Baina horretarako, hasteko, jantzi berezia beharko dute. Horrela, eskura dituzten gauzez baliatu eta urpean sartuko dira, tapoiaren bila.

Urpean umeak, helduak, adinekoak, aniztasun funtzionala duten pertsonak eta bestelakoak aurkituko dituzte. Beren gorputzarekin ere topo egingo dute, eta sentsazio ugari nabarituko dituzte, besteak beste, arintasuna, itomena, plazera eta hozkirria). Horrela, bizipen eta sentsazio horiei buruzko gogoeta egiteko aukera ere izango dute. Azken batean, lan honen xedea da haurrek beren gorputzei buruzko hausnarketa egitea, betiere umorea erabiliz, eta sexualitateari, aniztasunari, genero-rolei eta bestelakoei erreparatuz.

Lanku, esan bezala, Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko sortutako kultur enpresa da, eta bere helburu nagusia bertsolaritza indartzea da. Horrela, hainbat kultur ekitaldi sortzeko eta antolatzeko giza baliabideak zein baliabide materialak kudeatzen ditu.

Haur, gazte zein helduentzako emanaldiak prestatzen ditu, eta haurren kasuan, esaterako, irailaren 10ean ikusgai izango den 'Urpekakariak' bertso-antzerkiaz gain, beste lan hauek ere prestatu ditu: 'Hitz eta pitz' txotxongilo-saioa; 'Ttipi-ttapa', 3 urte arteko haur-kantak, txotxongiloak eta ipuinak bateratzen dituena, eta 'Bertso jasa, bat-bateko jolasa', haur eta gaztetxoentzako bertso-saioa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Haurrentzako 'Urpekakariak' bertso-antzerkia izango da irailaren 10ean Lantziegon

Haurrentzako 'Urpekakariak' bertso-antzerkia izango da irailaren 10ean Lantziegon