Borrar
@UNICEF/UNI738287/Nateel
Gazako palestinarrak salbatzeko, munduak lehenbailehen ekin behar dio

Gazako palestinarrak salbatzeko, munduak lehenbailehen ekin behar dio

Gazako biztanleek laguntza humanitarioaren blokeorik luzeena bizi dute gatazka hasi zenetik

UNICEF Euskadiko Batzordea

Lunes, 21 de abril 2025, 00:20

Giza bizitzarekiko erabateko mespretxua erakusten duten gerra-ekintzen lekuko izaten ari gara Gazan. Eta guztion begien aurrean, 2,1 milioi pertsona harrapatuta jarraitzen dute, eguneroko bonbardaketa eta erasoen mehatxupean.

Toki segururik ez da geratzen eta, gatazka hasi zenetik, laguntza humanitarioaren blokeorik luzeena bizi dute bertako biztanleek. Ez dago janaririk, ez dago medikamenturik, ez dago oinarrizko beharrizanak asetzeko modurik. Bitartean, mugaren beste aldean, horniduraz eta laguntza humanitarioz betetako kamioiak geldirik daude. Zain. Kilometro gutxi batzuetara.

Nazioarteko zuzenbide humanitarioak gatazkan dauden alderdiei biztanleen oinarrizko beharrak asetzea agintzen dien arren, Gazako familiek eta haurrek beren eskubideen urraketa larriak jasaten ari dira. Gainera, israeldarrek desplazamendu agindu berriak eman dituzte eta milaka palestinar lekuz aldatu behar izan dira, ihesean, aterperik gabe.

Inor ez dago salbu. Gutxienez 408 langile humanitario hil dituzte 2023ko urritik, horien artean UNRWAko 280 langile.

Su-etenak 60 egun eman zizkigun bizitzarako oinarrizko hornidurak banatzeko, baina arnasgune laburra eta eskasa izan zen. Palestinarrak elikatzeko janari nahikoa dagoela diotenak benetan bizi den errealitatetik urrun daude; hornidurak agortzear daude eta hainbat gunetan edateko ura lortzeko azpiegiturarik gabe geratu dira.

Horregatik, UNICEFek, nazioarteko beste erakunde humanitario batzuekin batera, hala nola Elikagaien Munduko Bankuarekin, Osasunaren Mundu Erakundearekin, Gai Humanitarioak Koordinatzeko Nazio Batuen Bulegoarekin, UNOPSekin eta UNRWArekin, nazioarteko komunitateari jakinarazi diote lehenbailehen jarduteko beharra dagoela.

UNICEFetik gatazkak eteteko eta su-etena berrezartzeko eskatzen jarraitzen du. Laguntza humanitarioak eta merkataritza-hornidurek askatasunez sartu eta zirkulatu behar dute Gazako Zerrendan. Gainera, gaixo eta zaurituta dauden haurrak ebakuatu egin behar dira, arreta medikoa jasotzeko. Biztanleria zibila (haurrak eta langile humanitarioak barne) eta geratzen diren funtsezko azpiegiturak babestu behar dira, eta bahituak askatu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gazako palestinarrak salbatzeko, munduak lehenbailehen ekin behar dio