Borrar
E. C.
Gasteizko autobus geltokia saritua izan da

Gasteizko autobus geltokia saritua izan da

Galardoa jaso du Europa hego-mendebaldeko energia eraginkortasun azpiegitura hoberenetarikoa izanagatik

unai sarriugarte

Martes, 28 de mayo 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizko autobus geltokia saritua izan da, Europa hego-mendebaldeko energia eraginkortasun azpiegitura hoberenetarikoa izanagatik. Garaikur hauek Europako 'SUDOE StoP CO2' programaren barruan daude. Egitasmo honek emisio kutsatzaileak murrizteko politikak bultzatzea du helburu.

Gasteizko geltokia ebaluzio onenak jaso dituzten azpiegituren artean izan da sailkatua. Hori dela bide, datorren ekainaren 12an energia eraginkortasunari loturiko sari bat emango diote. Bestalde, Espainiako lau geltoki, Frantziako tren geltoki bat eta Portugalgo tren eta autobus geltoki bana ere izan dira sarituak.

Programa honen barruan pasa den urtetik hona Frantziako eta Iberiar Penintsulako 72 autobus eta tren geltoki aztertu dituzte. Aztertutako geltokiek emandako datuei esker, SUDOE Stop CO2 programako arduradunek kalifikazio sistema bat ezarri dute, eta, horren arabera, Gasteizko geltokiari bostetik lau zuhaitz eman dizkiote.

Gasteizko Udalak nabarmendu duenez sari hau ahalbidetu duten zenbait faktore aurkezten ditu autobus geltokiak: eraikinean ezarri diren energia geotermikoa eta fotovoltaikoa aprobetxatzeko sistemak edota LED bidezko argiztapen sistemak eraginkortasuna lortzen dute. Izan ere, berrikuntza hauek emisio eta gutxieneko energia kontsumoa sortuta ahalik eta erosotasun maila altuena eskaintzea lortzen dute.

SUDOE Stop CO2 ekimenaren bitartez azpiegitura hauek kontsumitzen duten energia kantitateak eta isurtzen dituzten berotegi efektuko gasek herritarren bizi kalitateari eta hirien irudiari zeharo eragiten dietela balioztatu ahal izan da. Proiektuaren helburu garrantzitsuenetarikoa aipatutako eraikinen eraikuntza gabeziak konpontzea da, horien faktura energetikoa eta ingurumen-eragina gutxitzeko helburuarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios