Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Luis Gardek 'Urrats galduen hotsa' proposatzen digu. Arizmendi
Territorios

Urrats galduen hotsa

Luis Garde poeta heldua da, eskarmentu handikoa, gure parametroei begira: urte askotako lanaren ondorioz. 'Urrats galduen hotsa', aurtengo Kritika saria eskuratu du

Asteartea, 8 uztaila 2025

Comenta

Poesia deitzen dugun horrek euskal lurretan loraldia bizi du, poeta gazteei esker –hala esango nuke–. Azken argitalpenak ikusi besterik ez, poesiagintzaren aro berri baten aurrean gaudela jakiteko. Ezberdinak dira poetak izatez eta jakitez, ezberdinak egitatez, baina denak saiatzen dira sentimenduak, afektuak, gogoetak edo filosofoek «pasio» deitzen duten zera hori kanpora zabaltzen.

Luis Garde poeta heldua da, eskarmentu handikoa, gure parametroei begira: urte askotako lanaren ondorioz. Urrats galduen hotsa, aurtengo Kritika saria eskuratu du. Hori da albistea; poesiari dagokionez, molde zaharrei eutsiz egoera berriei irtenbide literarioa eskaintzeko saio duina da. Bizitza bidaia bat den bezala, poesia-liburu bat ere bidaia gisa har daiteke. Urria, azaroa, abendua, ilbeltza, otsaila, martxoa, apirila dira ibilbide horretako aldiak, hesola moduan nondik norakoaren bide-seinaleak. Urria, itsasontzi motela; azaroa, buztina eta listua; abendua, sagarrondo elurtua; abenduan, isiltasuna galtzaileen aberria da; otsaila, zaldiak dira mila; martxoa, ez zen izan balea zuria. Hamahiru urteko hesia gainditu behar izan dute, aita-alabak elkarrekin egoteko; egote hutsak betetzen du ordura arteko ausentzia. «Batek uste du bere ausentziak/ erlojuei orratzak erauzi zizkiela», irakurtzen da liburuko poema batean. Bidaia guztien antzera, liburua barne bidaia ere bada. Esan behar baina esan ez zena, erantzunik gabeko galderak, galderarik gabeko erantzunak, horra hor kezkak, bakarrizketa bezala, monotonoa den espazio bat zipriztinduz, lohiz zikinduz.

«Nahiago nuke dezepzio paisaia baizik ez balitz», irakurtzen da liburuko pasarte batean. Dezepzio, ordea, bidaia guztien amaieran dagoen geltokia da. Ulisesen bihotza inarrosi zuen ekaitza da, Itakara iritsitakoan. Bidaia batzuk itxaronaldiak dira, noiz iritsiko arrangurak hartuak. Eta iritsitakoan, berriro itzuli beharra dago; abiapuntura ez, hara bueltatzea ezinezkoa da, ez dagoen tokirabaizik. Itxaronaldiak ez du zentzurik behin amaituz gero. «Hori omen da ausentzia/ hor kanpoan ez egona», irakurtzen da liburuko pasarte batean. Hori omen da itzulera –hala esango nuke–: inor ez da iristen nahi lukeen tokira.

Garderen poesia-liburu honetan (edo poema luze honetan, nola begiratzen den), barne-paisaiak jotzen du kanpo-paisaia; hutsal eta garrantzi gabeko dena bizidun bihurtzen du. Ez litzateke poetaren barnetik irtenda dabilen hori gabe ezer izango. «Itzala eman nahi duenak argia hartu behar du». Hala irakurtzen da Gabriel Arestiren poema batean. Ispiluaren isla, nolabait, ispiluan bere buruari begira dagoenaren itzala da. Idaztea da bizitzea bezala, barnetik kanpora joan gaitezke, kanpoko paisaia aldatuz, itxuratuz edo desitxuratuz, irudimenean ez bada, kontzientzian. Edo kanpotik barnera sar gaitezke, mundu edo unibertso handi, eskuragaitz, neurrigabe bat geure baitara ekarriz, hor gordez, ardoa upategietan bezala, zerbait berri eta ona atera dadin.

Poema-liburu hau, azken finean, berrelkarketaren egunen kontua emateko ahalegina da, isiltasuna hausteko dema, esperoaren denborarik eza adierazteko gogo eta itxaropena, biak batera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Urrats galduen hotsa

Urrats galduen hotsa