Eusko Jaurlaritzak bi milioi euro bideratuko ditu lantokietan euskararen erabilera sustatzeko
Lanhitz programak lantokietan euskararen erabilera eta presentzia sustatzea du helburu
Mikel Garcia
Jueves, 23 de marzo 2023, 20:00
Gobernu Kontseilua arteartean bildu zen 2023ko Lanhitz deialdiko aurrekontuez hitz egiteko. Lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak ematea du helburu egitasmoak.
Guztira, Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, bi milioi euroko aurrekontua bideratuko du deialdi honetara eta lau motatako jardueren arabera banatuko da.
Lehenengoa euskara planik ez duten enpresetan euskararen erabilera eta/edo presentzia sustatzeko jardueretara bideratuko da. Bestalde, enpresek 200.000 euroko dirulaguntza jasoko dute beren lantokietan euskararen egoeraren diagnosia egiteko, euskara plan bat diseinatzeko eta ekintza solteen bidez abian jartzeko.
Horrez gain, euskara planean eta erakundearen urteko kudeaketa planean oinarrituta, kontseiluak 1,1 milioi euro bideratuko ditu euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jardueretara. Azkenik, lantokietako euskara-planak 550.000 euroko partida bat izango du, euskararen kudeaketan ibilbide luzea edo maila aurreratua duena, euskara-planaz haraindiko hizkuntza-proiektu estrategikoak garatzeko.
Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. 2022ko deialdian 143 dirulaguntza banatu ziren eta onuradun horien artean 42 entitatek lehenengo aldiz jaso zuten dirulaguntza bat.