Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
'Belarriprest 'eta' Ahobizi' txapak Euskaraldiaren lehen edizioan. Félix Morquecho

Euskaraldiaren aurtengo edizioaren nondik-norakoak atontzeko bilera, asteartean, Zeberion

Batzarra ekainaren 30ean izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, udalerri horretako udaletxean

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 23 ekaina 2020, 20:40

Comenta

Euskaraldiaren aurtengo edizioaren nondik-norakoak atontzeko bilera bat ospatuko dute datorren asteartean Zeberion, Bizkaian. Batzarra arratsaldeko 18.00etatik aurrera izango da udalerriko udaletxean. Bertaratzen diren pertsona ezberdinek nahitaezkoa izango dute maskara eraikin barruan erabiltzea, eta egitasmoan esku-hartzeko ezinbestekoa izango da Udalean bertan izena ematea.

Euskaraldiaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean jorratuko da, bi urterik behin egiten baita eta lehendabiziko proiektuan bezala orotara hamabost egun iraungo du. Dena den, bi pertsonen elkarrizketatik urrunago iristea izango du berritasun eta erronka gisa aurtengo ekitaldiak, 'Aringunei' ekimenari esker.

Izan ere, ekimena esparru eta harreman anitzetara hedatu nahi da nobedade honi esker. Hortaz, norbanakoez gain, erakunde eta enpresa ezberdinei eskua luzatzen diete bertan esku har dezaten. Hori dela medio, 'Aringuneak' izeneko esparruak jarri dituzte martxan, euskaraz mintzatu eta aritzeko esparru zehatzak egon daitezen bigarren edizioak dirauen bitartean. Baina, lehen Euskaraldiko 'ahobizi' eta 'belarriprest' dinamikek ere garrantzia handia izango dute aurtengo dinamikan.

Hego Uribe eskualdeko herri ezberdinetan, hala nola, Galdakaon, Basaurin, Arrigorriagan, Zaratamon, Etxebarrin, Ugaon eta Zeberion arrakasta ikaragarria izan zuen duela bi urte ospatutako Euskaraldiak eta aurtengo edizioan arrakasta berbera izatea espero dute Bizkaiko udalerriek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaraldiaren aurtengo edizioaren nondik-norakoak atontzeko bilera, asteartean, Zeberion

Euskaraldiaren aurtengo edizioaren nondik-norakoak atontzeko bilera, asteartean, Zeberion