Borrar
Emakume bat osasun-zentro bateko sarreran, maskara jantzita duela. Efe

Euskaltzaindiak 'maskara' hitza arautu du eta 'musukoa' baztertu

Euskaltzaindiaren hiztegi historiko deskriptiboa den Orotariko Euskal Hiztegian bai dagoela jasota 'musuko' hitza, baina ez 'maskara' adierarekin

Zurekin

Ostirala, 12 urtarrila 2024, 22:58

Comenta

Garai delikatua da, koronabirusaren pandemian bizi izandako une gogorretara garamatzana. Osasun Ministerioak osasun-zentroetan maskara erabiltzea ezarri berri du, gripearen eta pneumoniaren artean metatutako intzidentziak gora egin ostean, eta, nola ez, polemika hor dago...

Testuinguru horretan, Euskaltzaindiak amaitutzat eman du 'musuko' hitzaren ibilbidea, babesle horren erabilera gure artean normalizatu zenetik ohituta egon garena. Hau da, 'maskara' hitza behin betiko arautu du «agente patogenoetatik, toxikoetatik edo hautsetik babesteko erabiltzen den ahoa eta sudurra estaltzen dituen babesgarria» izendatzeko. Era berean, argi utzi du 'musuko' ez dela Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri, eta azaldu du 'Maska' hitza hiztegi arauemailean jasota dagoela, 'Ipar' markarekin eta 'maskara' adierarekin.

Akademiak nabarmendu duenez, Euskaltzaindiaren hiztegi historiko deskriptiboa den Orotariko Euskal Hiztegian bai dagoela jasota 'musuko' hitza, baina ez 'maskara' adierarekin. Hiztegi horren arabera, musuko hitzak 'zaldiei eta kidekoei, geldiarazteko, ahoan ezartzen zaien uhala' izendatzen du, besteak beste. Beraz, ez dago Covid-19arekin lotutako adieren erregistrorik. Mosuko aldaera ere ageri da OEHn, 'aurpegian ematen edo hartzen den kolpea' adierarekin eta Gipuzkoako bizkaieraren markarekin.

Hain zuzen ere, bi adiera horiek izendatzeko, muturreko hautatu da batasunerako. Gauzak horrela, maskara eta maska erabiliko genituzke, pandemiaren harira azken urteotan orokortu den babesgarria izendatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaltzaindiak 'maskara' hitza arautu du eta 'musukoa' baztertu

Euskaltzaindiak 'maskara' hitza arautu du eta 'musukoa' baztertu