Borrar
euskaltzaindia.eus

Euskaltzaindiak laburdurei, siglei eta sinboloei buruzko arauak plazaratu ditu

Izan ere, 2021ean abiatu zen Euskara Batuaren Ortotipografia egitasmoa eta jada lehen emaitzak plazaratu dira

Zurekin

Asteartea, 16 urtarrila 2024

Comenta

Euskaltzaindiak laburdurei, siglei eta sinboloei buruzko arauak plazaratu ditu. Izan ere, 2018an, euskara batuaren 50. urteurrena zela eta egin zen Arantzazuko Biltzarra, eta han iragarri zuen Akademiak hurrengo urteetan ortotipografiari helduko ziola, besteak beste. Esan eta egin. 2021eko irailean abiatu zen Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) egitasmoa eta abiada betean garatuz joan da geroztik Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) batzordearen ardurapean.

Modu horretan, egitasmoaren diseinua amaituta, txostenak egin, eztabaidatu eta proposamenak bidali dizkio  EBE batzordeak Osoko Bilkurari. Han aztertu, oharrak egin, eztabaidatu eta, azkenik, behin betiko bertsioak onartu ditu -onartzen ari da- Osoko Bilkurak. Prozesu hori gauzatuz doa, eta lehen emaitzak orain plazaratu dira. Hurrengo hilabeteetan, osatu eta eztabaidatu eta onartu ahala, gehiago plazaratuko dira.

EBOk sei atal nagusi izango ditu, hauexek: laburtzapenak: laburdurak eta siglak, sinboloak, letra larriak eta xeheak, puntuazioa, zenbakizko adierazpenak eta beste hizkuntzetako izen berezien ortografia.

Dagoeneko bi atalei dagozkien bi arauak argitaratu dira. Arauotan, gai bakoitzaren deskribapen xehea egiten da, eta kasu bakoitzerako proposatzen diren irizpideak eta gomendioak zehazten. Adibidez josita daude azalpenak, lana ez baita teorikoa, erabat praktikoa baizik: kontsulta-material xehea eskaintzen zaie erabiltzaileei, beren zalantzak non argitu izan dezaten, zer den egokia eta zer den desegokia behin eta berriro erakutsiz.

Laburduren azpiatalean, deskribapenaz gainera, laburduren hiztegi bat ere erantsi da. Siglen azpiatalean zehatz-mehatz deskribatzen da, besteak beste, nola jokatu behar den sigla bakoitzarekin kasu-marka jartzeko orduan, kontuan izanik nola irakurtzen den sigla eta siglaren erreferentea zer den.

Sinboloen atalean, azkenik, sinboloekin nola jokatu behar den, sinbolo nagusiak zein diren eta sinboloak idaztean egin ohi diren huts nagusiak ere zehaztuta daude.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaltzaindiak laburdurei, siglei eta sinboloei buruzko arauak plazaratu ditu

Euskaltzaindiak laburdurei, siglei eta sinboloei buruzko arauak plazaratu ditu