Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre

Euskaltzaindiak 'Juan Sebastian Elkano' idaztea hobetsi du

Akademiak jakinarazi duenez, idazkera horren alde egiteko arrazoietako bat da Elkano deitura euskararen ondarekoa izatea

Zurekin

Astelehena, 20 abendua 2021, 14:10

Comenta

Askotan zalantzak izaten ditugu izen edo abizen batzuk idazteko moduari buruz. Are gehiago pertsonaia historikoak badira, haien izena beti idatzi izan baita nolabait. Zalantza horiek sortzen dizkigun ohiko izena Juan Sebastian Elkanorena izaten da. Elkano Fundazioak irizpena eskatu zion Euskaltzaindiari Juan Sebastian Elkanoren izen-deituren inguruan, Euskal Herriko zein kanpoko historiografian modu askotara eman baitira, eta Onomastika Batzordeak urriaren 27an egindako bileran aho batez onartu zuen 'Juan Sebastian Elkano' idazkera.

Akademiak jakinarazi duenez, idazkera horren alde egiteko arrazoietako bat da Elkano deitura euskararen ondarekoa izatea. Gainera, Aia eta Zarautz artean Elkano auzo izena dago, eta Nafarroan ere badago Elkano izeneko kontzeju bat, Eguesibarren.

Bestalde, kontuan izan behar dugu Euskal Herrian aspalditik, eta urte luzez, jatorria adierazten zuen erdarazko 'de' preposizioa erabili izan dela ponte izenaren eta deituraren artean, baina euskal grafia akademikoan 'de' horrek ez dauka lekurik, salbuespenak salbuespen.

Orain, datorren urtean 500 urte beteko direla Getariako itsasgizonak aurreneko aldiz munduari egindako bira osatu zuela (1519-1522), momentu aproposa dirudi eztabaidarekin amaitzeko. Izan ere, argi dago asko eta asko idatziko dela Magallanes-Elkanoren espedizioan munduari bira eman zion Getariako marinel honi buruz, Fernando Magallanes hil ondoren espedizioaren buru izan zena Halaber, adierazitako izen-deitura horien aldeko irizpenak oinarri duen Josu Larrañagaren lana argitaratuko du Euskaltzaindiak 2022an 'Euskera' agerkarian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaltzaindiak 'Juan Sebastian Elkano' idaztea hobetsi du

Euskaltzaindiak 'Juan Sebastian Elkano' idaztea hobetsi du