Borrar
«Brebeta» eta «Baxoa» Frantziako ikasleek euren ibilbide akademikoan igaro beharreko frogak dira. ENBATA

Iparraldeko ikasleek 'brebeta' eta 'baxo' azterketak euskaraz egiteko eskubidea izatea eskatu dio Euskaltzaindiak Parisi

Euskararen Akademia Ofizialak eskakizun horrekin bidali ditu gutunak euskaraz zein frantsesez

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 4 otsaila 2022, 21:05

Comenta

Euskaltzaindiak gutun baten bidez Parisi Ipar Euskal Herriko ikasleek 'brebeta' eta 'baxo' euskaraz egiteko eskubidea izateko aukera exijitzen dio. Agiriok euskaraz nahiz frantsesez plazaratu ditu Euskararen Akademia Ofizialak. Euskararen Akademiarentzat onartezinak dira ikasketok euskara hizkuntzan gauzatzen ari diren ikasleek bi azterketa horiek euskaraz egin ez ahal izatea, batez ere Frantziako Administrazioak ipintzen dituen trabengatik. Gainera, euren ustez, Iparraldeko ikasleen aukera berdintasuna erabat urratzen dute.

Izan ere, Ipar Euskal Herriko ikasleek euren hezkuntzan bi azterketa adierazgarri egin behar izaten dituzte: batetik, «brebeta», kolegioan hondarreko ikasturtea amaitzen dutenean gauzatzen dutena; eta, bestetik, 'baxoa' hiru urtekoa den bigarren hezkuntzako zikloa bukatzean ikasleen ibilbide akademikoan garrantzia handiakoa den azterketa.

Euskaltzaindiak nabarmentzen duenez, 2017. urtea bitarte 'brebeta' euskaraz kurtsatzeko aukera zuten kolegioetako ikasleek. Harrezkero, ikasleak zientziak frantsesez soilik egiteko aukera eskaini die Frantziako Gobernuak. Era berean, Hezkuntza Ministerioak 'baxoa' azterketaren zati bat euskaraz egitea onetsita ere, hori aurrera eramateko ez dute edonolako aurrerapausorik eman. Are onartezinago da, aniztasuna nahiz estatuetako berezko hizkuntzak babesteko ahaleginak hainbeste goraipatzen duten Europan.

Hori dela medio, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak Ipar Euskal Herriko herri erakundeei 'brebeta' eta 'baxoa' euskaraz egiteko konpromisoa hartu dezatela eskatzen dute, hori bermatzeko baliabideak jarri eta pausuak eman ditzaten.

Hortaz, gutun bana igorriko die Euskaltzaindiak Ipar Euskal Herriko erakunde esanguratsuenei, Emmanuel Macron Frantziako presidenteari eta Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroari. Halaber, Euskaltzaindia harremanetan jarriko da Frantzian hizkuntza gutxituen esparruan lanean dabiltzan elkarte eta akademiekin, gaia elkarlanean aztertu eta egitasmo bateratuak lantzeko asmoz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Iparraldeko ikasleek 'brebeta' eta 'baxo' azterketak euskaraz egiteko eskubidea izatea eskatu dio Euskaltzaindiak Parisi

Iparraldeko ikasleek 'brebeta' eta 'baxo' azterketak euskaraz egiteko eskubidea izatea eskatu dio Euskaltzaindiak Parisi