Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre

Eudelek eta Emakundek udaletako emakumeei lagunduko diete 'Generation Equality' proiektuan

Helburua berdintasunaren alorrean emandako aurrerapausoak finkatzea da

Zurekin

Osteguna, 23 iraila 2021, 21:31

Comenta

Euskal Udaletako emakume hautetsiak buru dituen Basqueskola sareak, Eudelen eta Emakunderen bultzadarekin, «Emakumeak eta lidergoak» jardunaldia antolatu du larunbat honetan, irailaren 25ean, Donostiako udaletxean. Saioan emakumezko alkate eta zinegotziek bakarrik parte hartuko dute, euren gaur egungo egoera aztertzeko helburuarekin, ahalduntzeari, parte-hartze politikoari eta gizartean duten eraginari dagokienez, berdintasunaren alorrean aurrerapausoak lortze aldera. Hori izango da abiapuntua, Basqueskolak euskal tokiko politikan diharduten emakumeen lidergo eta aliantza berrien bide-orria diseina dezan.

Topaketa munizipalista hau urtea bukatu bitartean egingo den hausnarketa- eta partaidetza-prozesu handinahi baten barruan dago, NBE Emakumeak-en Generation Equality Beijing +25 nazioarteko proiektuaren esparruan. Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak hauspotzen eta koordinatzen du ekimena, Emakumearen Euskal Erakundearen bidez; helburua gizartearen eta herritarren itun handi bat sustatzea da, berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka. Beste urrats bat izango da udal-politikaren eremuan 2026ari begirako zenbait konpromiso eraldatzaile ezartzeko prozesuan, Beijing +25 Berdintasunaren aldeko Euskal Konpromisoaren testuinguruan.

Hala, datorren larunbatean, Basqueskolak antolatutako jardunaldian parte hartzen duten hautetsiek aukera izango dute hausnarketa egiteko, azken 25 urteetan emakumeen parte-hartze politikoaren alorrean egindako aurrerapausoez eta etorkizuneko erronkez.

Euskadin, duela bi legegintzalditik hona, batez besteko parekotasuna dago, hauteskunde-legeei esker, neurri batean. Hala ere, aztertu beharra dago zer-nolako presentzia duten emakumeek tokiko erakundeetan, zein baldintzatan gauzatzen duten lidergoa eta zein berdintasun faltarekin egiten duten topo politikara iristeko bidean.

Jardunaldiaren egitaraua

Ekitaldia 10:30ean hasiko da, Udaletxeko bilkura-aretoan. Han, Ane Beitia Elgoibarko alkateak erakunde-ongietorria egingo die bertaratutakoei, Eudelen izenean. Jarraian, Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, Generation Equality proiektua eta hark Euskadirentzat duen proposamena aurkeztuko die hautetsiei.

11:00etan jardunaldiko une garrantzitsuenetako bat izango da: Marina Subirats Martori soziologo eta filosofo feministaren hitzaldi inspiratzailea. Marina Subiratsek Beijingo Konferentzian izan zuen bizipenaren berri emango du, eta gaur egungo testuingurua aztertzeko zenbait gako azalduko ditu. Subirats Europako Batzordearen bozeramailea izan zen Emakumeei buruzko IV. Mundu Konferentzian, eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria izan zen Emakumearen Institutuko zuzendari gisa (1993-1996); Europako ordezkaritzaren koordinatzailea izan zen, halaber. Gainera, Subiratsek ondo ezagutzen ditu Basqueskolako toki-hautetsien esperientzia eta ikuspegia, Bartzelonako Udaleko zinegotzia izan baitzen 1999 eta 2006 bitartean.

Euskal emakumezko hautetsien lidergoaren egoera

Subiratsen hitzaldiaren ondoren, toki-hautetsien arteko truke eta eztabaida dinamika bat egingo da, Beijingetik bi hamarkada igaro diren honetan Emakumeen Lidergoa udal-politikan zein egoeratan dagoen aztertzeko. Era berean, datozen urteei begira egin daitezkeen ekintzak edo konpromisoak jasotzen hasiko dira. Hori guztia Basqueskola sarearen ekintza-planean islatuko da (2021-2023), bere lan-batzordeen bidez: prestakuntza eta coaching-a, datozen udal-hauteskundeen ondoren hautetsi berriei laguntza, transferentzia eta harrera ematea.

Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluak (EUEK) ordezkaritza politikoari buruz egindako azken txostenak dioenez, euskal udalak emakume eta gizonen arteko oreka handiena duten toki-gobernuen artean daude, emakume hautetsiak % 46 baitira; aurretik, Islandia baino ez dago, (% 47), eta oso atzetik datoz Europako % 29ko batez bestekoa eta Espainiako Estatuko % 36koa.

Alkateei dagokienez ere europar batez bestekoa gainditzen du Euskadik, % 30 baitira emakumeak (76 emakumezko alkate, 251 udaletan); Europan, berriz, % 15ekoa da portzentajea. Horrenbestez, Euskadi emakumezko alkateen ehuneko handiena duten herrialdeen artean dago, Islandia, Suedia, Finlandia, Norvegia eta Suitzarekin batera.

Generation Equality

Beijingen egindako Emakumeen Nazioarteko IV. Konferentziatik 25 urte bete diren honetan, NBE Emakumeak-ek proiektu berri bat jarri du martxan, gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuneranzko eraldaketei bultzada emateko ostera ere. Nazio Batuen Erakundearen lekukoa hartuz, Emakundek euskal eragile sozial, ekonomiko eta politiko guztiei zuzendutako prozesu bat abiarazi du, gizartearen eta herritarren itun bat lortzeko berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka.

Ekimen horren helburua da mundu konferentzian parte hartu zuten emakume haien ondarea belaunaldi berriek jasotzea, etorkizunean berdintasunak aurrera egingo duela bermatzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Eudelek eta Emakundek udaletako emakumeei lagunduko diete 'Generation Equality' proiektuan

Eudelek eta Emakundek udaletako emakumeei lagunduko diete 'Generation Equality' proiektuan