Borrar
'Etxekoak' saioaren protagonistak.

Fikziozko bizitza 'erreala' erakusten duen 'Etxekoak' telesailaren estreinaldia, asteazkenean, ETB1en

Olatz Ganboa eta Mikel Losada aktoreekin batera, Mikel Laskurain eta Miren Gojenola, Iker Galarza, Joseba Usabiaga, Kandido Uranga, Ylenia Baglietto, Miren Gaztañaga eta Miren Arrietak euren etxeetatik erakutsiko dizkigute konfinamenduaren alde barregarrienak. «Identifikatuta sentituko zarete», diote

Asteazkena, 8 apirila 2020

Comenta

Zalantzarik gabe umorea bada larrialdi egoerei aurre egiteko antidotorik onena. ETB1ek argi dauka hori, eta, aitzakia horrekin, konfinamenduaren inguruko 'Etxekoak' komedia estreinatuko du asteazkenean, apirilaren 8an, 22.30ean. Iker Laurobaren abestiarekin irekiko den saioak etxean bi alaba txikirekin sartuta dagoen bikote baten berrogeialdia erakutsiko digu. Olatz Ganboa eta Mikel Losadak osatzen dute tandem hori, eta, fikziozko lagun zein senideekin mantenduko dituzten elkarrizketekin, 45 minutuko saio ezinhobeez gozatzeko aukera paregabea aurkeztuko digute. «Barre egiteko telesaila da, eta, nahiz eta pertsonaiak asmatuak diren, errealitate pixka bat ere badago. Azken batean, gure etxeetatik grabatzen dugu, gu errealitatean bikotea gara, eta, nahiz eta seme alabarik ez dugun, hona hemen Kea, gure txakurra (ja, ja)», diote bideo-deiaren bitartez egindako elkarrizketan.

Familia eta lagunen pertsonaiak hezurmamitzeko, Mikel Laskurain eta Miren Gojenola, Iker Galarza, Joseba Usabiaga, Kandido Uranga, Ylenia Baglietto, Miren Gaztañaga eta Miren Arrieta aktoreen presentzia ere izango du lau saiotarako programatuta dagoen telesailak. Losadak eta Ganboak grabaketa prozesua «oso zaila» izaten ari dela onartu digute. Hala ere, erronka berriarekin oso pozik daude, are gehiago, lan egiteko aukera aurkeztu zaiela kontutan hartuta. «Pausokatik mikrofono, tripode eta argi bana bidali dizkigute eta gero konexioak ordenagailuaren bitartez egiten ditugu. Horrela denok elkar ikusten dugu, eta, gero, bakoitzak bere telefonoarekin grabatzen du bere burua. Arraroa eta konplikatua da, izan ere, batzuetan konexio arazoak ditugu eta pixka bat traketsak gara (ja, ja). Aktoreen arteko kontaktua gainera oso inportantea da, pantaila aurrean emozioak helaraztea askoz zailagoa baita. Dena den, saio berriaren lantaldea osatzen dugunontzako erronka handia izaten ari da eta ikusleek benetan gozatuko dutela uste dugu».

Iritzi berdina dauka Jabi Elortegi zuzendariak. Nabarmentzen duenaren arabera, egoera berriak irtenbide berriak bilatzera eraman die, eta 'Etxekoak' aukera paregabea iruditu zitzaien planteamendu ezberdina egiteko, baita hain ezinbestekoa den umoreari lekua uzteko ere. «Egoera larri honetan, non zoritxarrez gaixo eta hildako asko dagoen (inguruan ere bai), pentsatu genuen barre egiteko proposamen bat eskaini behar genuela. Baina nola egin telesail bat etxean egonda? Zaila iruditzen zitzaigun beti baikaude ohituta aktoreekin set-ean egotera. Teknikoki ere ez da grabatzeko modu egokiena. Hala ere, denak konfinamendu egoera berdinean gaudenez, uste dut ikusentzuleek kalitate bisualari baino, edukiari garrantzi handiagoa emango diotela eta primeran pasatuko dutela».

Grabazio prozesuari dagokionez, hurrengoa dio proiektuaren alma materrak: «Testuaren irakurketa bat egiten dugu bideokonferentzia bidez, eta gero, zuzenean grabatzen dugu gure telefonoekin. Denok batera, benetazko Skype bat izango balitz bezala. Oso txukunak izan behar gara planoen enkoadraketarekin... Baina, esan bezala, iruditzen zaigu garrantzitsuena dela jendea pertsonaia desberdinekin identifikatuta sentitzea, orain denok egiten baititugu gauza berdinak: bideo-deia ez onartu afeitatu gabe gaudelako, ardotxoa edan lagunekin asteburuan... Horretaz doa telesaila, eta hori kontatuko dugu». Badakizue, beraz, gaur eta datozen hiru asteazkenetan familia berriarekin gozatzeko aukera paregabea duzuela ETB1 eta eitb.eus-en, 22.30ean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Fikziozko bizitza 'erreala' erakusten duen 'Etxekoak' telesailaren estreinaldia, asteazkenean, ETB1en

Fikziozko bizitza 'erreala' erakusten duen 'Etxekoak' telesailaren estreinaldia, asteazkenean, ETB1en