Borrar
Bildutakoa, UNICEF Sirian egiten ari den kanpainari laguntzeko izango da. Eroski

Eroskik 37 mila euro baino gehiago bildu ditu UNICEF erakundearentzako

3.000 bezerok horrela eskatu zuten online beteriko inkesta batean

Nahikari Cayado

Asteartea, 18 otsaila 2020, 20:56

Beste urte batez, Eroskik elkartasun ekimen bat antolatu zuen urriko eta urtarrileko hilabeteetan. Bertaratu ziren bezeroen artean 37 mila euro baino gehiago batu zituzten, UNICEF erakundeareak Sirian egiten ari den kanpainari laguntzeko izango direnak. Hori izan baita, hain zuzen ere, bezeroek online egindako inkesta batean erabaki zutena.

«Aurten ere, bezeroak gure alde irauli dira lehendabiziko egunetik, eta elkartasun handia erakutsi digute. Eskertzekoa da gure ekimenen alde erakutsi duten eskuzabaltasuna eta babesa. Guretzat oso garrantzitsua da zailtasun gogorrak dituztenei bizi kalitatea hobetzen laguntzea. Ekarpenari esker, beste behin batu ditugu indarrak gauza handiak lortzeko», adierazi du Eroskiren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendari Alejandro Martinez Berriochoak.

Bestalde, Isidro Elezgaraik, UNICEFen Euskal Autonomia Erkidegoko Batzordeko presidente eta UNICEFen Espainiako Batzordeko Patronatuko kideak, eskerrak eman nahi izan dizkio Eroskiri eta baita enpresa honen aliatuei. «Sirian gatazka piztu zela ia bederatzi urte joan diren honetan, bost urtetik beherako hiru milioi haur baino gehiagok laguntza behar du elikadurari dogokionez, eta horietatik ia 20milak desnutrizio larria sufritzen dute. Gainera, haurdunaldian nahiz edoskialdian diren emakumeen %20k desnutrizio moderatua izaten du», azpimarratu du Elezgaraik.

Horrela ba, Eroskiko bezeroek beraien alderdi solidarioena erakutsi dute, adingabe hauen bizitza hobetze aldera. Horrela adierazi zuten behintzat enpresaren 3mila bazkide-bezero inguruk online egindako inkesta batean, eta hautatzeko zituzten beste zenbait elkartasun ekimenen artean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Eroskik 37 mila euro baino gehiago bildu ditu UNICEF erakundearentzako

Eroskik 37 mila euro baino gehiago bildu ditu UNICEF erakundearentzako