Borrar
Izaskun Landaida Emakunderen zuzendaria.

Emakundek 'Gizonduz' programa aurkeztu du nazioarteko biltzar batean

Biltzarra Tallinen (Estonian) egin zen, baina funtsean formatu birtualarekin, eta 30 herrialdetako 100dik gora pertsonak parte hartu zuten

Zurekin

Astelehena, 7 iraila 2020, 18:44

Comenta

Berdintasunaren alde egiten jarraitzeko helburuarekin, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak 'Gizonduz' programa aurkeztu du 'Gizonak eta Aukera Berdintasuna' izenburuko nazioarteko biltzarraren bosgarren edizioan. Estoniako Gobernuak antolatu du topaketa, Europako Iparraldeko Ministroen Kontseiluarekin eta Genero Berdintasunerako Europako Institutuarekin lankidetzan eta joan den astean egin zen, irailaren 3an eta 4an. Biltzarra Tallinen egin zen, baina funtsean formatu birtualarekin, eta 30 herrialdetako 100dik gora pertsonak parte hartu zuten.

Emakundeko iturriek astelehen honetan jakinarazi dutenez, gizonak berdintasunaren alde inplikatzeko 'Gizonduz' programaren esparruan 2007tik egiten ari den lana nazioartean esparru horretan dagoen jardunbide egokietako bat bezala aurkeztu zen topaketan.

Halaber, biltzarrean, gizonek nork bere burua zaintzeko eta gainerako pertsonak eta ingurumena zaintzeko duten erantzukizuna, generoan oinarritutako indarkeriari eta gorroto diskurtsoei eta mugimendu antifeministei aurrea hartzeko eta erantzuteko gizonek duten rola, eta berdintasuna hainbat eremutatik sustatzeko duten eginkizuna moduko alderdiak aztertu ziren.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, Euskal autonomia-erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Emakundek 'Gizonduz' programa aurkeztu du nazioarteko biltzar batean

Emakundek 'Gizonduz' programa aurkeztu du nazioarteko biltzar batean