Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Brittany Howard Grammy sarietan kantatzen. AFP

Emakumeen indarra rock generoko Grammy sarietan

Brittany Howard eta Fiona Apple rock abesti eta interpretazio onenaren sariak irabazi zituzten eta finalisten artean emakume asko ere egon ziren

Astelehena, 22 martxoa 2021, 22:36

Emakumeek betidanik izan dute eragin handia rock musikan: Stevie Nicks, Patti Smith, Joan Jett, Janis Joplin… musika genero honetako artista handiak izan dira. Hala ere, Grammy sarietan historikoki gizonak izan dira rock musika generoko irabazle nagusiak. Urte honetan, ordea, emakumeak izan dira nagusi estilo honetako hiru atal nagusietan: rock album, rock abesti eta rock interpretazio onenaren sarietan. Gainera, abesti eta interpretazioan bi emakumezko irabazle egon dira: Britanny Howard, 'Stay High' kantarekin, eta, Fiona Apple, 'Shameika' kantarekin.

Rock disko onenaren atalean Grace Potter artista finalista izatera heldu zen 'Daylight' albumarekin. Hau bere lehenengo lana izan da lau urteetan eta bere bizitza pertsonaleko atal ilunak agertzen dira, bere taldearen banaketa eta bere dibortzioa, baina baita momentu argitsuak ere, bere eskontza eta bere lehen semearen jaiotza bezala. Saria, azkenik, The Strokes taldearentzat izan zen, baina, hala eta guztiz ere, Potter-en diskoa entzutea guztiz gomendagarria da.

Rock abesti onenaren sailean Phoebe Bridgers, Fiona Apple eta Brittany Howard zeuden lehian eta Howard izan zen irabazlea. 'Stay High' kanta bere bakarkako lehenengo diskoan agertzen da. Howard Alabama Shakes taldearen abeslaria da eta haiekin ospea lortu zuen arren, disko hau bere karrera artistikoarentzat salto garrantzitsu bat suposatzen du.

Interpretazio onenaren saria Fiona Apple-entzat izan zen 'Shameika' abestu eta pianoan jotzeagatik. Saila da kanta azkar eta emozionante hau jotzea, non atal lasai eta bizkorrak lotu egiten diren, eta are sailagoa da dantzatu barik entzutea. Espresibitate handiko abestia da eta bere energia entzulearengana iristen da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Emakumeen indarra rock generoko Grammy sarietan

Emakumeen indarra rock generoko Grammy sarietan