Borrar
'Horma' liburuaren azala.

Ekofeminismoaz

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ostirala, 6 urria 2023, 20:13

Comenta

Erein argitaletxeak Marlen Haushofer idazle austriarraren eleberririk ospetsuena, 'Horma', euskaraz aurkezten digu. 1963an argitaratu zen eta Arthur Schnitzler Saria irabazi zuen urte hartan. Doris Lessingek eta Elfriede Jelinekek goraipatu dute eleberri (distopiko) hau ekofeminismoaren aintzindaritzat hartua izan baita.

Istorioa sinplea da: andrazko protagonista Alpeetako etxola batera joaten da; adiskideak herritik bueltatzen ez direnean, haien bila abiatu eta horma ikusezin bat tupustean agertzen da etxolako lursailaren mugan. Isolatuta, animaliak izango ditu lagun konfinamendu horretan, gizakirik ezean.

Hortik aurrera, lehen balio zuten objektuak, teknologiarekin lotuak eta gizakiak ekoitziak, bigarren planuan geratuko dira. Hasierako harriduratik onarpen lasai batera igaroko da eta inposatutako bizimodu bakartian aurrera segitzeko indarra aurkituko du. Ez dago etsipen arrastorik bere bakardadean; denboraren poderioz aurreko bizitza lausotuz joango zaio: bi alabak, adiskideak, bere etxea. Egunerokoaz txostena idaztea erabakiko du, giza existentziaren kontzientzia hartuz eta haren esanguran sakonduz.

'Horma'

Eleberriak interpretazio ugari eskaintzen du; ez dakigun zerbaitek, kontatzen ez den hondamendiren batek, zibilizazio arrastoa ezabatu du eta protagonistak kultura-ondasunak alboratu eta naturara itzuli behar du. Izadiaren bilakaera gupidagabea -baina abegitsua ere- xehatzen du idazleak harekin dugun harremanaz birpentsatzeko aukera ematen duelarik. Naturaren ikuskizunean Thoreauren 'Walden'en oihartzunak antzeman daitezke baina ikuspegi feministatik, 'mikrokosmos matriarkala' izendatu daitekeena.

Haushoferren prosa zintzo eta artifiziorik gabekoa euskarara heltzen zaigu Naroa Zubillagaren itzulpenaren bitartez, tentsio narratiboa ongi adierazten duena, gertakarien deskribapen faktiko, lehor eta zehatzean baitatza.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ekofeminismoaz

Ekofeminismoaz