EiTBk bere gain hartzen du 'larrialdi klimatikoa' normaltasunez erabiltzea
GURE TELEBISTA ·
Ingurumenaren arazo larri honen kontzientziazioan laguntzeko hedabide bezala duen konpromisoa berresten duzurekin
Igandea, 8 abendua 2019, 23:08
EiTBk bere gain hartzen du 'larrialdi klimatikoa' normaltasunez erabiltzea; kontzeptu gisa, jasangarritasun- eta garapen-estrategia berriak ezartzeaz gain, gizartea esnatzeko ere balio du.
'Larrialdi klimatikoa' globala da, tokian tokiko inpaktu eta ondorio desberdinekin. Gizateriaren historian aurrekaririk gabeko mehatxua da, beraz, gaur egun XXI. mendeko gizarte, ekonomia eta ingurumen erronkarik handiena. NBEk, EBk eta komunitate zientifikoak - non Europa, munduko isurketen % 9 baita - igorritako alertek boterea behar dute edozein herrialde edo lurralde geografikotako bidegabeko jarduketen aurka. Ikuspegi ekonomikotik begiratuta, industriarentzat eta ikerketarentzat aukera aldia ere bada.
Baliagarriak dira ere 'krisi klimatikoa' eta 'aldaketa klimatikoa' adierazpenak. Azken honek prozesu bat aipatzen du, baina ez du adierazten EiTBk sinesgarritasuna ematen dien mundu mailako erakundeek igorritako alertaren garrantzia eta premia.
2019ko martxoan sinatu zuen EiTBk klima aldaketaren inguruko agiria, kazetaritzaren jarduna hobetzen eta hedabideek aldaketa klimatikoaren aurrean duten funtzio soziala betetzen laguntzeko.