Borrar
Orotara memoria historikoarekin zerikusia duten hiru proposamen artistiko aukeratu dituzte bi eragileek. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

EHUren eta Larrabetzuko Udalaren lankidetzari esker artea eta memoria historikoa landuko dute udalerri honetan

Egitasmo honek 1936ko gerrako eta baita Gerraosteko nondik-norakoak mahaigaineratzea du xedetzat

UNAI SARRIUGARTE

Astelehena, 10 maiatza 2021, 23:44

Comenta

EHUren eta Larrabetzuko Udalaren lankidetzari esker artea eta memoria historikoa landuko dituzte udalerri honetan. Egitasmo honek 1936ko gerrako eta baita Gerraosteko nondik-norakoak mahaigaineratzea du xedetzat. Ekimen honen emaitzok udazkenean emango dituzte ezagutzera. Honen bidez 40 urte horietako ume, gizon zein andreek izandako bizipenak gaur egunera ekartzea bilatuko dute, Frankismoaren nahiz gerraren biktimen egiazko aitortza aditzera emanez.

Orotara memoria historikoarekin zerikusia duten hiru proposamen artistiko aukeratu dituzte bi eragileek, norbanakoek nahiz artista taldeek aurkeztuak izan direnak. Aukeratutako hiru eskaintzen sortzaileak urrira bitarte ibiliko dira hauei forma ematen, uda igarota, Larrabetzuko herritarrei erakutsiko dizkietelarik. Hala, bertako biztanleek hautatuko duten zein duten gogokoen euren udalerriko memoria historikoa lantzeko.

Arantza Lauzirika Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko dekanoak dioenez, Larrabetzuko Udalarekin sinatutako hitzarmenak hainbat onura ekarriko dizkie ikasleei, lan honek presentzia eta pisu handia izango baitu euskal nahiz bizkaitar eremuan, batez ere jende gutxi bizi den zonaldeetan. Era berean, ekimen berritzaile honek ikasleen esperientzia hobetzen lagundu diezaieke ikasleei, bere esanetan. Izan ere, ikasleek lan eremu konkretuetan aritzeko aukera izango dute, testuinguru akademikotik kanpo dagoena.

Aipatu bezala, Larrabetzuko biztanleek hiru proposamen artistikoren inguruan erabaki beharko dute udazkenean: Ane Seijasek, Julen Sainz de Rozasek eta Ane Lopesek egindako 'Noranzko begirada', Eriz Morenoren eta Amaia Molineten 'Zuloa' eta Liben Svaarten 'Hona hemen'.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo EHUren eta Larrabetzuko Udalaren lankidetzari esker artea eta memoria historikoa landuko dute udalerri honetan

EHUren eta Larrabetzuko Udalaren lankidetzari esker artea eta memoria historikoa landuko dute udalerri honetan