Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
'durangas' dokumentalaren irudi bat.

Durangoko emakumeen memoria, 'durangas' dokumentalean

Huts laborategiak ekoitzitako eta Raquel Calvok zuzendutako lanaren estreinaldia izango dugu igandean Irudienean

Ostirala, 8 abendua 2023, 22:00

Comenta

Herri baten historiak lotura zuzena du bertako herritarren historiarekin, gurasoek seme-alaben historiarekin harreman zuzena duten bezala. Eta agerikoa denez, herri horretako emakumeen historiak guztion eskura egon behar du, bestela oroimena hutsunez beteta egongo baita. Bada, behar horri erantzuteko, igande honetan, abenduaren 10ean, Huts laborategiak ekoitzitako eta Raquel Calvok zuzendutako 'durangas' dokumentalaren estreinaldia izango dugu Irudienean, Durangoko Azokaren programazioaren barruan.

Eta zer da 'durangas'? Bere arduradunek nabarmendu dutenaren arabera, lan honen bihotza 2021ean eta 2022an sortu zen Andragunean, Durangoko emakume helduen memoria berreskuratzeko tailer eta elkarrizketa parte-hartzaileetan, Durangoko Udaleko berdintasun eta adinekoen arloen laguntzarekin. Asier Pérez Basterrak sortutako soinu-bandak, Garazi Navasek moldatua eta Durangoko Orfeoiko emakumeek antzeztua, narrazioa borobiltzen dute. Hala, ikus-entzuleek udalerri Bizkaitarreko emakumeen memoriaren kate luzean jaso diren indarkeriak, ahizpatasun esperientziak eta erdi ahaztuta ditugun pasadizoak ezagutu ahalko dituzte. Batzuetan, istorio xuxurlatuak dira, besteetan, garrasiak...

TRAILER DURANGAS.mp4 from huts laborategia on Vimeo.

Hau da, filmaren protagonisten testigantzen bitartez 60. eta 90. hamarkaden gainean dituzten oroitzapenak josten dira eta haien jatorriari buruzko zein hezkuntza, enplegu, sexualitate edota aisialdiri buruzko hausnarketak aurkitzen dira. Finean, bizitza-istorio kolektiboak.

Martxoko, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, aurrestreinaldian aurkeztu zen bertsioa baino metraje laburragoarekin, eta postprodukzio lan borobilago batekin, 'durangas' ikusleen zain egongo da datorren igandean, goizeko 11etan, Zugaza zineman. Han egongo dira ere, talde tekniko eta artistikoko kideak zein filmaren hainbat protagonista. Anima zaitez, mereziko du eta!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Durangoko emakumeen memoria, 'durangas' dokumentalean

Durangoko emakumeen memoria, 'durangas' dokumentalean