Borrar
DA! PRO egitasmoa Durangoko Azokak eztanda egin baino egun batzuk lehenago ospatuko da. Gerediaga Elkartea

Durangoko Azokak artista eta profesionalak bilduko ditu berriro ere DA! PRO topaketan

Musikariek eta familia ikuskizunetako sortzaileek euren proiektu berriak aurkeztu ahal izango dituzte teknikari eta profesionalen aurrean azaroaren 28an eta 29an

Leire Larrazabal

Osteguna, 19 urria 2023, 13:38

Comenta

Atzerako kontaketa hasi da. Gero eta gutxiago falta da Durangoko Azokak bere ateak zabal ditzan, abenduaren 6tik 10era, bere 58. edizioan. Pixkanaka-pixkanaka, azoka forma hartzen doa eta DA! PRO sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionalak ere bere hitzordua izango du, bere bosgarren edizioan. Horrela, egitasmoa Azoka hasi baino egun batzuk lehenago ospatuko da, azaroaren 28an eta 29an.

Ohi bezala, bi espazio ezberdinetan garatuko da: Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan eta San Agustin Kulturgunean. Gerediaga elkarteko koordinatzailea den Beñat Gaztelurrutiak azaldu duenez, «azkenengo urteetan egitasmo desberdinak garatu dira Azokaren inguruan» eta DA! PRO ere sustraiak bota dituen proiektua da. «Helburua sortzaileak eta programatzaileak harremanetan jartzea da, kultur munduan bidea egin dezaten», azpimarratu du.

DA! PRO topaketan, sortzaileek euren lanak erakutsiko ahalko dituzte sektoreko progratzaileen, teknikarien eta bestelako profesionalen aurrean. Aurkezpenak euskaraz izango dira. Horrela, azaroaren 28an, familia ikuskizunen proposamenak plazaratuko dituzte Bizenta Mogel udal bibliotekan; biblioteka bera eta Berbaro euskara elkartea ekintza horren laguntzaile dira. Bestetik, hurrengo egunean, musikaren txanda izango da, Musika Bulegoarekin batera antolaturiko ekimenean, eta kasu honetan Plateruena kultur aterpean izango da hitzordua. Jardunaldi biak 9.00etatik 14.00etara garatuko dira. Topaketari esker, urtean zehar Euskal Herriko kultur aretoetan ekintzak prestatzen dituzten programatzaileak bertatik bertara ezagutuko dituzte sortzaileen lanak.

Hori dela eta, izena emateko epea irekita dago sortzaile zein profesionalentzat. Artistek urriaren 31ra arteko epea dute, eta programatzaileen kasuan azaroaren 27ra arte luzatuko da. Izen-emateak durangokoazoka.eus webgunean egin beharko dira.

Eta are gehiago, topaketan parte hartuko duten sortzaileen proposamenak katalogo banatan -musika eta familia ikuskizunak- jasoko dira. Hala, katalogoko hori teknikarien eta programatzaileen eskura ipiniko da eta urtean zehar kontratazioak egiteko erabilgarri izango dute. Gainera, topaketara etorri ezin duten programatzaileek, izena emanez gero, katalogoa jasoko dute.

Bestalde, Zornotzako Udalak MusikaGaz Fest jaialdia antolatuko du urtarrilean eta, nobedade gisa, nabarmentzekoa da kontzerturako zenbait talde DA! PRO topaketan parte hartuko duten musikarien artean hautatuko direla.

DA! PRO topaketa Durangoko Azokaren eskutik datorren ekimena da, BBK babesle nagusiarekin eta Musika Bulegoa, Bizenta Mogel biblioteka eta Berbaro elkarteak bultzatuta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Durangoko Azokak artista eta profesionalak bilduko ditu berriro ere DA! PRO topaketan

Durangoko Azokak artista eta profesionalak bilduko ditu berriro ere DA! PRO topaketan