Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Doako eta ordaindu beharreko kontzertuak izango dira Diman. E. C.

Dimetalfestek seigarren edizioa ospatuko du datorren irailaren 25 eta 26an Diman

Azken egunotan bertan esku hartuko duten talde berriak iragarri dira

UNAI SARRIUGARTE

Asteazkena, 8 urtarrila 2020, 22:42

Comenta

Dimetalfestek seigarren edizioa ospatuko du datorren irailaren 25 eta 26an Diman. Jadanik aditzera eman diren Soziedad Alkoholika (Gasteizko crossoverra), Killus (Vila-Realeko glam-dark/Metal industriala), Etorkizun Beltza (Gernikako Heavy Metala), Elizabeltz (Bermeoko Rock/Metala) eta Cult of Miseryri (Bilboko Crust/Death Metala) musika taldeei, beste bost banda gehitu zaizkie, denak jatorri ezberdinekoak direnak.

Iragarri berri diren talde hauexek ere musika estilo anitzetakoak dira. Batetik, Arratiako Mutilated Judge bikote gridcorea oholtza gainean ikusi ahalko da Bizkaiko udalerri honetan. Gainera, bisitariek Busturialdeko bi musika talde ezberdin ikusteko aukera izango dute: batetik, Slealed Room rock musika laukotea; eta, bestetik, Bullets Of Misery rural death boskotea.

Era berean, 2016. urtean Dimetalfesteko bigarren edizioan esku hartu zuen Eraso! talde zarauztarra berriro ere Diman izango da. Lehendabiziko parte-hartzen hartan, taldearen 8. lana aurkeztu zuten «Kaiolatik ihes» izenekoa. Oraingo honetan, aldiz, 2018. urtean kaleratu zuten «Inoren lurretan» diskoa aurkeztuko dute, taldearen 25. urteurrenaren harira plazaratu zutena eta euren rock emo metalak beti bezain bizi eta gogor dirauela erakutsiko dute berriro ere.

Iragarpenen bigarren txanda hauxe, Cobra musika taldeak osatzen du. Euskal Herriko rock metal talde hauxe, David González (Berri Txarrak) baxu-joleak, Josu Luengo (Evirus69) gitarra-joleak, Haritz Lete (Kokein) abeslariak eta Ekain Ellorza (Morgan) bateria-joleak osatzen dute.

Dimetalfestaren seigarren edizioaren arduradunek duela egun batzuk nabarmendu zutenez, doako eta ordaindu beharreko kontzertuak zeintzuk izango ote diren argi eta garbi zehaztuko dute hemendik aurrera plazaratuko dituzten karteletan, baita egunaren araberako sailkapena zein izango den ere.

Momentuz, iragarritako hamarretatik bost dohan izango dira: Elizabeltz, Cult of Misery, Sealed Room, Mutilated Judge eta Bullets of Misery. Bestalde, SA, Killus, Cobra, Eraso! eta Etorkizun Beltza ikusteko ikus-entzuleek ordaindu behar izango dute.

Dagoeneko egitasmoaren antolatzaileek sarrera eta bono ezberdinen prezioa ezagutzera eman dute: batetik, egun bietako txartelak 38,50 euroko prezioa izango du aldez aurretik erosita eta 44 eurokoa bertan. Prezio hauek kulturari dagokion %10eko BEZa barne dute.

Era berean, seigarren edizio honek egun bateko sarrerak erosteko aukera eskainiko die bisitariei. Egun bateko sarrerak 22 euroko prezioa aurkeztuko du aldez aurretik erosiz gero eta 27,50 eurokoa leihatilan bertan. Prezio hauek kulturako %10eko BEZa jada gehituta daukate.

Bai egun bateko sarrera edota bi eguneko bonoa aldez aurretik erosi nahi izanez gero, bisitariek eskuragarri izango dute Dimetalfesten web orrialdean: www.dimetalfest.com. Aurrerago antolakuntzak sarreren salmenta puntu ezberdinak jarriko ditu abian. Hala, pertsona bakoitzak aukeratu ahal izango du sarrerak erosteko hobekien datorkion lekua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Dimetalfestek seigarren edizioa ospatuko du datorren irailaren 25 eta 26an Diman

Dimetalfestek seigarren edizioa ospatuko du datorren irailaren 25 eta 26an Diman