Borrar
14 eta 18 urte bitarteko gazteei jendaurrean bertsotan aritzeko aukera ematea, nahiz gazteen artean euskara eta bertsogintza sustatzea du xedetzat Euskal Herriko Eskolartekoak. BERTSOZALE.EUS

Dena prest Iurretako larunbateko Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finalerako

Bertan euskararen lurralde osoko zazpi probintzietako hamabi bertsolari gazte ariko dira kantuan, 11.30etik aurrera, Kepa Arroitajauregi frontoian

UNAI SARRIUGARTE

Osteguna, 16 ekaina 2022, 00:51

Comenta

Dena prest Iurretako larunbateko Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finalerako. Izan ere, bertan euskararen lurralde osoko zazpi probintzietako hamabi gazte ariko dira kantuan, 11.30etik aurrera, Bizkaiko udalerri honetako Kepa Arroitajauregi frontoian. Sarrera doakoa da nahi duen ororentzat. Hala, gonbidapena eskuratzeko bertsosarrerak.eus atarira joan behar da.

Bertan Aetz Etxart (Zuberoa), Beñat Astiz (Nafarroa), Daia Harluxet (Baxenabarre), Danel Herrarte (Araba), Eki Mateorena (Nafarroa), Haira Aizpurua (Lapurdi), Irantzu Idoate (Lapurdi), Izaro Bilbao (Bizkaia), Jon Mendiluze (Gipuzkoa), June Aiestaran (Gipuzkoa), June Diaz (Bizkaia) eta Maddi Agirre (Araba) ariko dira aurrez aurre oholtza gainean. Unai Iturriaga bertsolari durangarra arduratuko da txapela janzteaz aurtengo irabazleari.

Gazte hauexek txapela eskuratzea bilatzeaz gainera, batez ere elkarrekin bertsoetaz gozatzea eta ikasturtea jai giroan biribiltzea izango dute xedetzat. Saioaren ondoren, erlazionatzeko eta mokadutxo bat hartzeko aukera ere izango dute finalistek.

14 eta 18 urte bitarteko gazteei jendaurrean bertsotan aritzeko aukera ematea, nahiz gazteen artean euskara eta bertsogintza sustatzea du xedetzat Euskal Herriko Eskolartekoak. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak batera antolatzen duten ekimena da hauxe. Eskolartekoko edizio bakoitza unean uneko gazteen bat-bateko bertsolari txapelketa da, eta aurten Bizkaiko lurralde historikoan ospatuko denez, Iurretako Udalaren laguntza ere jaso du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Dena prest Iurretako larunbateko Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finalerako

Dena prest Iurretako larunbateko Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finalerako