Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Fotolia

Data seinalatuak

Igandea, 25 abendua 2022, 20:31

Comenta

Argi dago handik eta hemendik jasotako mezua: egun seinalatuak daude gai bati buruz jarduteko. Hortik aurrera ausartzen bazara, bezpera eta biharamuna kenduta, noski, marra gorri bat zapaltzen duzu. Astuna zara, nekagarria, aspergarria, hori guztia batera.

Adibide nabarmen bat: martxoaren zortzia eta azaroaren hogeita bosta. Hor guztiok, kazetari, kaleko edozein lagun, agintari nahiz epaile, libre ez ezik, nahitaezko ere dugu gaia. Hor sala dezakegu onartezina dela nola hiltzen edo zauritzen dituzten emakumeak, badirela zauritzen duten biolentzia mota arinagoak, hala nola emakumeoi barruraino sartzen diguten beldur sendaezina, hor aipa dezakezu ia-ia nahi duzun guztia. Data seinalatua delako.

Virginia Imaz pailazoak kontatu zuen duela gutxi irratian data seinalatu horien inguruan lan eskaintzak bete ezinik ibiltzen dela, batetik bestera, matxismoaren esparrua lantzen espezialista delako. Hortik kanpo matxismoak jarraitzen du gupidagabe min ematen, baina hondar higikorretan sartzen ari zara, kontuz eman behar dituzu pausoak, arriskua kontuan izanda. Hori diote seinale guztiek.

Berdin gertatzen da euskararen egunarekin, abenduaren hasieran. Hor bota dezakezu, ahoz nahiz idatziz, nahi duzuna euskararen gainean, baina hortik kanpo, kontuz, nabarmendu egingo zara eta. Niri ez zait gertatu baina askotan entzun diet nire belaunaldiko emakumeei, baita gazteagoei ere, etxean esaten zietela ez zutela ezertan nabarmendu behar, onbidea beti omen dagoelako erdibidean.

Martxoaren 8aren inguruan sarritan entzuten dugu urte osoko egunek izan behar luketela martxoaren 8a. Esapide polita, baina bide arriskutsua zabaltzen duena. Kontuz, adiskide, jakin behintzat ze arrisku duzun urtean zehar, data seinalatuetatik kanpo, matxismoa salatzen jarraitu nahi baduzu. Agian «feminazi» esango dizute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Data seinalatuak

Data seinalatuak