Borrar
J.F. Cuadradok arte lan ugari ditu eta horietako batzuk daude erakusketan. E. C.

JF Cuadradoren pintura Santurtziko Casa Torre jauregian

ERAKUSKETAK ·

Urtarrilaren 9ra arte egongo da ikusgai astelehenetik larunbatera

sendoa urrutia

Osteguna, 19 abendua 2019, 23:01

Comenta

Erakusketa honetan JF Cuadradoren pintura-lanen isla dago. Valladoliden jaio baina Euskal Herritarra den pintore horrek hamarkada batzuk daramatza pintzel, pintura eta agoarrasaren artean. Hainbat erakusketatan hartu du parte (bakarrik zein taldean) eta lehiaketa batzuetan ere bai (sari batzuk jaso ditu). Arte lan ugari ditu eta horietako batzuk daude erakusketan.

Euskarri desberdinetan egindako margolanak daude: mihisean, taulan, paperean... bai eta teknika desberdinetan egindakoak ere: olio, pastel, akriliko, teknika mistoa... Aipatutako euskarri eta teknikak erabiliz, hainbat paisaia pintatzen du: hiriak, mendiak, zelaiak, itsasoa (unean-unean inguruan duen denbora eta tokiak) edo estudioko lau hormen artean, pintura eta disolbatzaile usaina lagun, erretratuak, natura hilak, biluziak... Zenbaitetan lan errealistak dira, beste zenbaitetan, ordea, inpresionista klasikoak, zeinen bidez marrazketa-maila handia erakusten baitu, eta beste batzuetan espresionistak, abstrakzio maila handi edo txikiagokoak.

Azken batean, balio plastiko handiko lanek eta kolore biziak dituztenek JF Cuadrado hasi zenetik gaur egunera arteko pintura-lana eskaintzen digute.

Jesús Fernández Cuadrado Valladoliden jaio zen 1945ean. 50eko hamarkadan familia osoa Barakaldora joan zen bizitzera, eta haurtzaro goiztiarrean marrazketa eta pinturarako zaletasuna piztu zitzaion, haurrentzako hainbat sari irabaziz.

1972an Burceñako (Bizkaia) Studio marrazketa eta pintura akademian izena eman zuen, eta 1978an Bilboko Leonardo Da Vinci marrazketa eta pintura akademia ospetsuan jarraitu zuen ikasten. Ondoren, Óleo y Técnica Mixta teknika hobetu zuen J. de las Heras akademian (Sestao, Bizkaia).

Erakusketa ugari egin ditu, banakakoak zein kolektiboak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo JF Cuadradoren pintura Santurtziko Casa Torre jauregian

JF Cuadradoren pintura Santurtziko Casa Torre jauregian