Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos
Félix Gómez eta Carmen Maura aktoreak. Tes
Carmen Maura eta Félix Gómez aktoreek 'La Golondrina' antzeztuko dute Gasteizen

Carmen Maura eta Félix Gómez aktoreek 'La Golondrina' antzeztuko dute Gasteizen

Josep Maria Mestresek zuzendutako antzezlana Principal Antzokian izango da, maiatzaren 11n

Paul Picado

Sábado, 4 de mayo 2019, 22:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'La golondrina' izeneko antzezlana izango da Gasteizko Principal Antzokian, maiatzaren 11n, 20.30ean. Josep Maria Mestresek zuzendutako antzezlanean Carmen Maura eta Félix Gómez aktoreak aritzen dira. Sarrerak erosi nahi izanez gero, hemen egin daiteke, baina dagoeneko oso sarrera gutxi geratzen dira, 2. anfiteatroan hain zuzen ere.

Obran Amelia eta Ramón agertzen dira. Amelia, kantu-irakasle zorrotza da, eta Ramon bere etxera doa teknika bokala hobetzeko, istripu batean berriki hil den bere amaren memorialean abesteko. Aukeratu duen abestiak, 'La golondrina' izenekoa, esanahi berezia du berarentzat. Ameliak hasiera batean ez dio klaserik eman nahi, prestakuntza eskasa duelako, baina azkenean, oso gustukoa ez badu, ikasle gazteari laguntzea erabakiko du.

Testua Orlandon, 2016ko ekainean Pulse tabernan egondako eraso terroristan oinarrituta dago. Baina ez da bakarrik atentatu horri buruz hitz egiten bertan. Parisko Bataclan aretokoari, Nizako itsas pasealekukoari eta Bartzelonako Las Ramblaseko atentatuari buruz ere mintzatzen da bertan. Gorrotoaren ondorioak eta arima ez suntsitzeko erabiltzen ditugun estrategiak azaltzen dira obran. Ameliak eta Ramonek elkar ezagutzen dutenean bi bide dituzte: alde batetik, elkar gorrotatzea, eta bestetik, elkarrekin joatea.

'La Golondrina', berez, Gillem Cluarena da eta Londresen estreinatu zuen 2017ko irailean. Obra honetan Carmen Maura antzeztokira bueltatu da, duela bost urte 'Carlota' izeneko antzezlanean parte hartu eta gero. Obrak 80 minutuko iraupena du, eta intentsitatez eta tentsioz beterik dago. Ameliaren etxean gertatzen da obra osoa, egongelan, hain zuzen ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios