Borrar
Nine obran Roko abeslea agertzen da.

Broadway-ko Nine musikal ezagunak Bilbon ekingo dio Europar birari

Maiatzean Campos Elíseos Antzokian estreinatuko dute zazpi Tony Sari, Urrezko bost Globo eta hiru Oscar izendapen dituen antzerki musikala

Amalia Ibargutxi

Ostirala, 27 apirila 2018, 23:22

Comenta

Nine antzerki musikalak zazpi Tony Sari, Urrezko bost Globo eta hiru Oscar izendapen dauzka. Europar bira egingo dute Showtimes Producciones-i esker, Maury Yeston eta Arthur Kopit autoreen zuzeneko lizentziarekin, eta Bilbon ekingo diote honi, Campos Elíseos Antzokian, maiatzaren 31tik ekainaren 3ra bitartean.

Guido Continiren istorioa kontatzen da Nine lanean. Bertan, pelikula berrirako inspirazio bila hastean, zinema-zuzendari honek bere bizitzako unerik garrantzitsuenak errepasatuko ditu, eta azken urteetan maite izan dituen emakume ugari agertuko dira: emaztea, maitalea, musa, kazetari bat, gaztetako maitasun platonikoa, ekoizlea eta ama. Federico Felliniren autobiografian inspiratuta dago lana. Lehen aldiz Broadway-n estreinatu zen 1982an.

Aktoreei dagokienez, protagonista-lanetan Alvaro Puertas arituko da Guidorena egiten, eta harekin batera eszenatokian izango dira arlo musikalean nahiz antzerki zein telebistan ibilbide luzea duten zazpi artista: Roko, Patrizia Ruiz, Chanel Terrero, Marcela Paoli, Idaira Fernández, Chus Herranz, Angels Jiménez eta María José Garrido, hain zuzen.

Bestalde, musika Maury Yestonen esku dago, Testua Arthur Kopitek idatzitakoa da eta Ángel Borge eta Javier Adolfo egokitzapenaz arduratzen dira. Ángel Borge da eszena-zuzendaria, Borja Arias musikaz arduratzen da, Ender Bonilla koreografia zuzendaria da eta María Granada aireko zuzendaria. Eszenografia Marcos Carazoren esku dago eta zuzendari zein produktore nagusia Javier Adolfo da. Produkzio-laguntzaileak, Jorge Enanón eta Ivonne Vife.

Sarrerak eskuragarri daude antzokiko txarteldegian eta zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Broadway-ko Nine musikal ezagunak Bilbon ekingo dio Europar birari

Broadway-ko Nine musikal ezagunak Bilbon ekingo dio Europar birari