Borrar
Fotolia

Botswana, hiesaren aurkako 95-95-95 erronka lortzen duen nazioarteko hirugarren herria

Afrikako herri honek hiesaren gaineko Nazio Batuen Programa Bateratuaren xedearen langa gainditu du

UNAI SARRIUGARTE

Igandea, 28 abuztua 2022, 10:19

Comenta

Botswana hiesaren aurkako 95-95-95 erronka lortzen duen nazioarteko hirugarren herrialdea bilakatu da. Izan ere, Afrikako herri honek hiesaren gaineko Nazio Batuen Programa Bateratuaren xedearen langa gainditu du. Hiesa sufritzen dutenen % 95ak ezagutzen du diagnostikoa, gaixoen % 98ak jasotzen du tratamendua; eta, horien % 98etan birusa maila detektaezinean dago. Botswanaz gain, Suitzak eta Eswatinik lortu dute erronka hori irabaztea.

Hiesaren kontrako Nazio Batuetako Erakundearen egitasmo honen baitan hiru xede konkretu horiek biltzen dira, hau da, hiesa dutenen herritarren % 95ak bere diagnostikoa ezagutzea; hauxe sufritzen dutenen % 95ak tratamendu antirretrobirala jasotzea; eta tratamenduan daudenen % 95ak birusa maila detektaezinean edukitzea odolean.

2002. urtean Botswana Afrikako lehendabiziko herrialdea bilakatu zen antirretrobiralak doan eskaintzen bertako jendearentzat. 2004an, berriz, herrialdeko osasun zerbitzuetara abiatzen ziren pertsona orori hiesaren inguruko testak egiten hasi zitzaizkien.

Era berean, 2013. urtean hiesan positiboak ziren haurdunentzat, nahiz edoskitzen zuten emakumeentzat bideratutako programa aitzindari bat jarri zuten martxan herrialdean barrena, amek euren seme-alabei hauxe igortzea ekiditeko helburuarekin. Azken bost urteotan, aldiz, nobedade ugari erantsi dizkiote programa honi, tratamendu prebentiboa, autotesta, baita atzerritar eta turistei doako tratamendua ahalbidetu ere.

Bostwanak guzti honetara 100 milioi euro inguru bideratu ditu, % 60 finantziatu duelarik, % 30 Nazio Batuen programak, eta % 10 Funts Globalak. Guzti honi esker hiesaren harira hildakoek izugarri egun dute behera, 2002an 21.000 izan baitziren, eta, pasa den urtean, 4.600 inguru.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Botswana, hiesaren aurkako 95-95-95 erronka lortzen duen nazioarteko hirugarren herria

Botswana, hiesaren aurkako 95-95-95 erronka lortzen duen nazioarteko hirugarren herria