Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Liburuarekin. bilboko udala

'Non eta Bilbon', hiriko historia kaleen, parken eta plazen bidez

Udalak eta Labayru Fundazioak kaleratu dute

zurekin

Igandea, 11 abendua 2022

Comenta

Bilboko Udalak eta Labayru Fundazioak 'Non eta Bilbon' argitaratu dute. Liburuan, Bilboko historiaren gaineko 40 artikulu biltzen dira, urian han eta hemen banatuta dauden beste horrenbeste toponimo baliatuz, denak ezagunak, eta batzuk oso ezagunak. Artikuluak 17 idazleren eskutik datozkigu: Pedro Zuberogoitia, Felix Mugurutza, Mikel Gorrotxategi, Ziortza Artabe, Aitor Zuberogoitia, Segundo Oar-Arteta, Josu Larrañaga, Iñaki Gaminde, Akaitze Kamiruaga, Patxi Galé, Onintza Enbeitia, Iñaki García Uribe, Juanjo Hidalgo, Jesús Antonio Etxezarraga eta Igone Etxeberria.

Irudiak Bilboren argazkiak erabiliz egin dira, eta Mikel Erkiagak egokitu ditu; diseinua eta maketazioa, berriz, BilbaoArteko artista gazteen gain izan da, hala nola Maite Choya eta Daniel Alegrete.

Liburuan, gainera, literaturaren eta letren arloko pertsonaien berri ematen da, hala nola Agirre, Seber Altube, Toribio Alzaga, Gabriel Aresti, Ángela Figuera, Blas de Otero edo Resurrección María de Azkue, besteak beste; toponimoez den bezainbestean, Abando, Arangoiti, Errekalde, Miribilla, Otxarkoaga edo Txurdinagaz dihardute, besteak beste.

Liburu hau 'Bilbon Hara-Hona' liburuaren jarraipena da, zeina 2020an argitaratu eta editatu baitzuen Udalak Labayru Fundazioarekin elkarlanean. Era horretan, bada, osatu egiten da orduan hasitako toponimia-lana Bilboko beste leku eta historia batzuekin.

Juan Mari Aburto alkateak aipatu duenez, «honen moduko argitalpenekin, aukera ematen zaigu gure Bilbo honen historiako xehetasun berri asko ezagutzeko edo gogoratzeko, eta, gainera, gure gertuko ingurura hurbiltzen gara, bizitzaren beraren bidez, gure Uriak mendeetan zehar gorde dituen ohituren bidez». Aburtok, bestalde, hau gogorarazi du: «Euskarazko argitalpen berri honekin, Udalak eutsi egiten dio euskal kulturarekin duen konpromisoari, eta indartu egiten du; oraingo honetan, literaturaren bidez».

'Non eta Bilbon' Durangoko Azokan egongo da salgai, eta baita liburu-dendetan eta Labayruren web-orrian ere. Gainera, liburua ikastetxeetan ere banatuko da, eta uriko liburutegietan ere egongo da eskuragai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Non eta Bilbon', hiriko historia kaleen, parken eta plazen bidez

'Non eta Bilbon', hiriko historia kaleen, parken eta plazen bidez