Borrar

Bilboko AEKko ikasleen jaialdia, asteazken honetan, EHUko Bizkaia Aretoan

Oraingo honetan Bilboko AEKk bi kultur sortzaileren alde egin du apustu, behar diren neurriak hartuta, kultur egitasmoak aurrera eramatea segurua dela mahaigaineratzeko asmoz

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 1 abendua 2020

Comenta

Bilboko AEKko ikasleen jaialdia ospatzen ari da asteazken honetan EHUko Bizkaia Aretoan. Goizean Imanol Ituiñoren magia ikuskizunaz gozatu ahal izan dute ikus-entzuleek, goizeko bederatzietatik aurrera. Arratsaldean, berriz, bostetatik aurrera Bea Egizabalek umorezko bakarrizketa bat eskainiko du, publiko guztiaren gozagarri izan dadin.

Egitasmoa osasun agintariek exijitzen duten segurtasun protokolo eta tarte guztiekin eramango da aurrera. Euskara praktikoa lantzeko aukera ezinhobea izango da honakoa. Bizkaia Aretoko Mitxelena gelatik egun osoan barrena Bizkaiko hiriburuan AEKko euskaltegietan parte-hartzen dabiltzan 400 ikasle inguru bertaratzea estimatzen dute.

Urtero normalean bi jai inguru antolatzen dituzte, gehienbat ikasturteari irekiera emateko eta amaiera emateko antolatzen dituztenak, hain zuzen ere. Oraingo honetan Bilboko AEKk bi kultur sortzaileren alde egin du apustu, behar diren neurriak hartuta, kultur egitasmoak aurrera eramatea segurua dela mahaigaineratzeko asmoz.

Beatriz Egizabal gipuzkoar ipuin-kontalari, narratzaile, pailazo eta aktore feminista da. 90. hamarkadaren amaieran ipuin-kontalari gisa hasi zen lanean. Harrezkero, hainbat esparrutan ibili da horren jardunean, hala nola, ikastetxe, ludoteka, kultur-etxe, zahar-etxe edota tabernetan, zahar, heldu, haur zein gazteei ipuinak kontatzen. Egizabalek ipuinak emakumeen ikuspuntutik kontatzen ditu, feminismotik, alegia, eguneratzeko beharra dutela iruditzen zaizkion estereotipoak aldatzeko ahaleginetan ibiltzen baita.

Imanol Ituiño mago bilbotarra da. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da EHUn. Ikaslea zela hainbat laburmetrai eta ekoizpen jorratu zituen. Horietako askok hainbat sari irabazi zituzten. Egun, ordea, magia saio egile bezala ibiltzen da. Hala, jaialdietan, ezkontzetan edota irrati ezberdinetan ezagun xamarra da gaur egun bizkaitarra.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bilboko AEKko ikasleen jaialdia, asteazken honetan, EHUko Bizkaia Aretoan

Bilboko AEKko ikasleen jaialdia, asteazken honetan, EHUko Bizkaia Aretoan