Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Berri Txarrak hirukotea. Manu Cecilio

Berri Txarrak taldeak irabazi aurtengo Adarra saria

Lekunberriko hirukoteak arrakasta handia bereganatu du azken urteotan

unai sarriugarte

Astelehena, 20 maiatza 2019, 23:42

Comenta

Berri Txarrak musika talde nafarrak irabazi du aurtengo Adarra saria. Donostiako Udalak Lekunberriko hirukoteak musikagintzan egindako ibilbidea saritu nahi izan du sariaren seigarren edizioan. Ekitaldia ekainaren 21ean ospatuko da Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.

Ondoren iluntzeko zortzietan kontzertua eskainiko dute bertan. Sarrerak gaur jarriko dira salgai Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Donostia Kulturaren webgunean.

Sarien Aholku Batzordeak helarazi duenez, musika taldearen ibilbide artistikoa eta profesionala ez ezik, Euskal Herriko eta munduko publikoarengan duen eragin izugarria hartu dute kontuan aurtengo irabazlea nor izango ote zen erabakitzeko.

Adarra sariak lehenengoz 2014. urtean banatu ziren. Mikel Laboa donostiar musikagilea izan zen lehena Adarra saria jasotzen. Ordutik, Ruper Ordorika (2015), Benito Lertxundi (2016), Fermin Muguruza (2017) eta Anari musika taldea (2018) izan dira Donostiako Udaleko Kultura Sailak antolatutako sarien garaileak.

Berri Txarrak musika taldea 1994. urtean sortu zen Lekunberrin (Nafarroa Garaia). Harrezkero, zortzi disko, bilduma-lan bat eta dokumental bat argitaratuak ditu, ale bakoitzean jarrera eta garapen etengabea erakutsiaz. Hasiera batean rock estiloko musika taldea lau pertsonak osatzen zuten: Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez Rubio (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra), baina azken honek 2004. urtean taldea uztea erabaki zuen.

Rocketik abiatuta, poparen sentsibilitatea zein metal menderaezinaren indarra jasotzeko gai da Berri Txarrak. Gainera, mezua zaintzen duen taldea da, kritikoa, ukitu poetikoz zipriztindua.

Egun Euskal Herriko talderik famatuen eta kuttunen artean dago Berri Txarrak. Nazioarte mailan ere oso ezagun bihurtu da azken urteotan. Izan ere nazioartean hainbat bira burutu dituzte: Ingalaterran, Danimarkan, Japonian Alemanian, AEBetan, Mexikon edota Nikaraguan besteak beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Berri Txarrak taldeak irabazi aurtengo Adarra saria

Berri Txarrak taldeak irabazi aurtengo Adarra saria