Borrar
Iazko edizioko irudi bat. Mireya López

Azokaren 60. edizioan parte hartzeko aukera zabalik erakusleentzat

Durangoko Azokaren 60. edizio berezia abenduaren 5etik 8ra bitartean garatuko da

Astelehena, 1 iraila 2025, 15:01

Comenta

Iraila gaur hasi da eta Durangoko Azokako arduradunek bultzada eman nahi izan diote egun berezi honi, 60. edizioan parte hartzeko aukera eskainiz erakusleei.

Abenduaren 5etik 8ra bitartean garatuko da euskal Liburu eta Disko azokaren edizio hau, eta erakusmahaia ipintzeko izen-ematea martxan egongo da irailaren 30era arte. Beraz, parte hartzeko interesa duten erakusleek (argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile zein autoekoizleek) durangokoazoka.eus webguneko 'Erakusketaria' atalean egin beharko dute eskaria. Gainera, behin erregistratuta, azokako araudia, izen-emate epeak, maiz egiten diren galderak eta tarifen informazio osoa eskuragarri izango dute partaideek.

Antolatzaileen arabera, gainera, ohi denez, aurrerago beste zenbait inskripzio ipiniko dira martxan; besteak beste, egitaraurako proposamenak egiteko eta ikasle goizean parte hartzeko.

Esan bezala, «60. aldia izango da azokarentzat eta, urtemuga bezala, edizio borobila izateko lanean hasita dago Gerediaga elkarteko lan-taldea», esan dute. Landako Gunean urteko sortzaileen nobedadeak ikusgai izango dira, eta horiek jendaurrean aurkezteko ekitaldi ugari ere antolatuko dira gunez gune. Izan ere, «azokatik haragoko ekitaldi anitza izango da beste behin». Beraz, irailaren lehenengo egun honetan data idatzi zure agendan, abenduaren 5etik 8ra kulturaz gozatzeko elkargune izango baita Durangoko Azoka.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Azokaren 60. edizioan parte hartzeko aukera zabalik erakusleentzat

Azokaren 60. edizioan parte hartzeko aukera zabalik erakusleentzat