Borrar
Buru-belarri

34 artistek Fermin Muguruzari omenaldia egingo diote 'La línea del frente' lanean

Ekainaren 13an liburu formatoa izango duen hiru biniloetan edo CD bikoitzean eskuragarri egongo da

Viernes, 30 de mayo 2025, 00:11

Fermin Muguruzaren ibilbidea laburbiltzea ezinezkoa badirudi ere, laster artistaren obrari omenaldia egiteko lan berria aterako da. Horretarako, Sabor Discos zigilu frantsesa, Lucha Amada musika talde alemaniarra eta Jumpup zigilua batu dira. 'La línea del frente' izeneko proiektuan 34 artistek parte hartuko dute.

Fermin Muguruzaren eta bere azken berrogei urteetako taldeekin egindako abesti klasikoen bertsio berriak egongo dira bilduma honetan. Ekainaren 13an liburu formatoa izango duen hiru biniloetan edo CD bikoitzean eskuragarri egongo da. Kirmen Uribek eta Miquel Ramos idazleek idatzi dituzte artistaren eraginari buruzko liburuxkaren testuak.

Guztira, 34 artistek Fermin Muguruza musikari eta zinema zuzendari euskalduna omentzeko Kortatu talde mitikoaren abesti bat edo Negu Gorriak taldekoa interpretatu dute, baita Brigadistak Sound System, Euskal Herria Jamaica Clash edo DUTekin batera egindako bakarkako diskoetako bere abestiren baten bertsioa eginez. Orain arte izen propio batzuk azaleratu dira. Resaka Sonora, Esne Beltza, La Basu, Karamelo Santo, La Bolonchona, The Salsa Punk Orkestra, Amparanoia eta Skaparapid taldeek eta bakarlariek hartuko dute parte, besteak beste. Bilboko Zea Mays taldeak ere hartuko du parte. 'Hay algo aquí que va mal' abestiaren bertsioa kaleratu dute dagoeneko.

Mapamundian zehar egindako itzulpenak agertuko dira, beti Ferminen babesa jaso duen Mapucheen hizkuntzan adibidez, frantsesera, italianera edo gaztelerara. Edo imajina dezagun 'Sarri Sarri' kanta japonieraz!, Ferminen sarea mundiala da. Bertan aurkitu ditzazkegu ere lehen aldiz euskeraz abesten duten artistak. Musika, mezuen igorle gisa ulertuta, baina baita hizkuntzena ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 34 artistek Fermin Muguruzari omenaldia egingo diote 'La línea del frente' lanean

34 artistek Fermin Muguruzari omenaldia egingo diote 'La línea del frente' lanean