Borrar
«Alokairuz hartzen dena ez da sabela, umetokia baizik». Fotolia

Sabela hustu

Martes, 18 de abril 2023, 20:06

Comenta

Askotan bezala, norbaitek pentsatu gabe botatako hitzek egin zuten habia nire burmuinean. Herriko plazaren betekizuna bere gain hartu duen supermerkatuan gertatu zen. Gaztaroa aspaldi atzera utzi zuten bi emakume ari ziren hizketan, justu barazkien eta okindegiaren artean.

Haietako bat, nire ezaguna. Agurtu nituen eta aurrera egiteko zorian nengoen, ez bereziki presaka nenbilelako, baizik eta elkarrizketari tristuraren usaina hartu niolako. Pentsatu gabeko erabakia izan zen, senak agintzen dizun pauso horietako bat. Agurtu eta aurrera jarraitu.

Ezagunak, ordea, geldiarazi ninduen, zuzenean, karrotxoari lotua zihoan ezkerreko besoari helduta. Gelditu nintzen, marraztu nuen irribarre apal bat eta egun on esan aurretik hasi zitzaidan ezezaguna kontu kontari. Galdetu zidan berarekin zegoen emakumea ezagutzen ote nuen eta ezezkoa entzun ondoren haren izen-abizenak esan zizkidan eta berehala argitu noren ama zen.

Alaba bai, alaba ezagutzen nuen, luzaroan jardun zuelako irakasle gisa eskolan. Bada, berehala kontatu zidan alaba hori gaixorik zegoela eta berriki sabela hustu ziotela, minbiziaren ondorioz. Eman nizkion minbiziak jota zegoen emakumearen amari doluminak, bota nituen zientziaren aurrerapenen gainean aldez aurretik fabrikatutako esaldiak.

Bost minutu geroago nire bideari jarraitu nion, erosi behar nituen zerak zerrendan begiratu ondoren. «Sabela hustu» zetorkidan burmuinaren lehen planora, behin eta berriro, galdera ikurrez inguratua. Ez zuen umetokia kendu ziotenik esan. Sabela hustu, esapide ezaguna.

Nola izango du, bada, sabela hutsik, bertan edozein gizonezkok duen guztia badu? Orduan bururatu zitzaidan asteotan hainbeste aipatzen diren alokairuzko sabelak ez duela izen hori merezi: alokairuz hartzen dena ez da sabela, umetokia baizik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sabela hustu

Sabela hustu