Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Adobestock
Territorios

Maitasun eleberria

Larunbata, 10 otsaila 2024

Comenta

Aspaldian (ai, ene, zenbat aspaldiko kontu) maitasun eleberri bat idazteko asmoa etorri zitzaidan gogora. Ondorengo hilabeteetan, udaberri eta uda osoan, horixe irakurri nuen, jo-ta-ke, hasi Brontë ahizpekin eta XIX. mendeko erromantikoekin eta Corín Telladorekin buka.

Halako batean pentsatu nuen ulertu nuela nobela horien gakoa: bi pertsonen artean (normalean emakume eta gizon) erakarpen bat sortzen da, mantso edo kolpetik, baina harremanak ezin du aurrera egin oztopo bat dagoelako. Hor dago gakoa, oztopoan, pentsatu nuen eta oztopo bila hasi nintzen..

Oztopoak era askotakoak izan daitezke: arraza, adin desberdintasuna, klase soziala, erlijioa, odolkidetasuna, familien arteko liskar eta gorrotoak, distantzia fisikoa … Oztopo hori gainditu ezean, hor bukatzen da istorioa. Ezinezkoa litzatekeelako. Bestela, idazleak nahi duenean, ahanzturan, lehen musuarekin edo aurrerago.

Oztopo klasiko horiek, ordea, ez zitzaizkidan garai haietako aproposak iruditu, gehienak neurri batean gaindituak zeudelako eta mendetasun bat aukeratu nuen oztopo gisa. Balizko bikotearen artean, batek menpekotasun bat zuen, hori zen gainditu beharreko oztopoa. Eleberria plazaratu zenean irakurle batzuk ulertu zuten gai nagusia mendetasuna zela, ez bikotearen maitasuna.

Askotan gertatzen da idazleak, bere ustez, gauza bat egin duela eta irakurleak beste zerbait aurkitzen duela. Idazleak ez daki sekula zer egin duen, dakiena da zer egin nahi izan duen. Irakurleak daki idazleak zer egin duen, irakurle bakoitzak eleberriari bere bizipenak gehitzen dizkionean osatzen baita benetan eleberria. Eta kasu horretan, irakurleak du arrazoi, ez idazleak.

Ez naiz geroztik maitasun eleberririk idaztera ausartu, ez posibleak ez ezinezkoak. Irakurri ere, apenas irakurri dudan, geroztik, maitasun eleberririk.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Maitasun eleberria

Maitasun eleberria